internet? Internet?

Jasotzea egin dut buzoitik BAT soziolinguistika aldizkaria. Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ditut, Javier Diaz Noci, Josu Amezaga eta Edorta Aranaren artikuluak tartean. Interesgarriak eta gomendagarriak “hedabideak eta euskara-plangintza” interesatzen zaizkionarentzat. Dena den, artikulu biok ez, lehenengo orri bi irakurtzea nahikoa izan da mezu hau idazteko aitzakia izateko.

Zelan demondre idatzi behar dugu: internet? Internet?

Nik beti idazten dut Internet, maiuskulaz. Baina bestela ere hasi naiz irakurtzen… lartxotan…

2 comments on “internet? Internet?

  1. Jozulin(e)k dio:

    Nik ikasleei esaten diet Internet Gasteiz bezala deklinatzeko: leku izena da, kontsonantez amaitzen dena… Beraz, Gasteizen > Interneten, Gasteizera > Internetera…

  2. arantzabal Iban arantzabal(e)k dio:

    Facebook-en ere sortu da hari bat… Bota nuen hara ere galdera-eta…:

    Iban: Zelan idazten da: internet edo Internet? “i” maiuskula? http://www.arantzabal.com/internet-internet. 22:195 Iruzkin:
     Haritz Rodriguez data: Abendua 17. 22:36
    Bada,
    euskaraz, uste dudanaren arabera, minuskulaz idazten dela esango nuke.
    Gazteleraz aldiz letra larria erabiltzen dute. Dena dela, edozein
    hizkuntzatan, ni minuskulaz idaztearen aldeko, irratia, telebista edo
    beste edozein komunikabide gisa.
     Patxi Gaztelumendi data: Abendua 17. 22:41
    Berriako estilo liburuak maiskulaz idaztea dio. Internet. Ni ere alde, eta horrela idazten saiatzen naiz beti.
     Haritz Rodriguez data: Abendua 17. 23:16
    GARAn
    ari nintzenean, euskara zuzentzaileek minuskula hobetsi zuten.
    Euskaltzaindian begira aritu naiz eta, gomendiorik ez honen inguruan.

    Dena
    dela aspaldiko eztabaida dela dirudi (begira aritu naiz eta hain zuzen
    ere zuek biok agertzen zarete 2002 eta 2007ko iruzkin batzuetan):

    http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/09/19/240 eta http…  (gehiago irakurri)http://sustatu.com/1013708372 .

    Eta
    euskaltzaindian araurik topatu ez badut ere, bederen bilaketa eginda
    maiuskula nagusitzen dela dirud, Patxi eta Berriaren estilo liburuaren
    alde 😉 http://ttiki.com/1675

    Hori
    bai, webgunea berritu dutela eta, Andres Urrutiak idazki bat argitaratu
    du gaur, “Euskaltzaindia blogari” izenburuarekin, eta nik oso
    baztertutzat nuen “web-orri” darabil etengabe. http://ttiki.com/1676

    Ni minuskularen aldeko, dena dela.

     Haritz Rodriguez data: Abendua 18. 00:06
    Ala, herriak eztabaida beza: http://www.zabaldu.com/5354/euskaltzaindia_blogari/
     Patxi Gaztelumendi data: Abendua 18. 09:24
    Nik
    uste, euskaraz idazten dugunontzat aproposa oso dela Berriaren Estilo
    liburua. Ez Eitb-k, ez beste medio euskaldun batek ere ez du besterik
    argitaratu, beraz hori da erreferentzia.
    Bakoitzak gura duena egitea, ez zait oso logikoa iruditzen. Argudio bezala ere ez du pisu askorik.

    Iban-ek:
    Berriaren estilo liburua bada bai eredu. Gurean, Goienan, estilo liburu potolo bat daukagu eginda eta hango gauza asko daude hartuta, eredu Berriakoa delako. Gaineratuta ditu telebistako, irratiko eta Interneteko (maiuskulaz:-) orri batzuk ere.

    Oh.: ez dakit oso ondo zelan egin informazioa ez galtzeko… hari bat han, beste bat hemen… ;-(    Momentuz copy/paste

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude