Azala behar da tiroka ezer konpontzen saiatzeko gaur, eta baita azal hau argitaratzeko ere. Hilketaz hitzik ez, ez du merezi.
Azal honetaz:
- Argazki gogor hori, eta bigarren argazkia joku-kuadrilakoak kartetan segitu zutela esateko azpi-oin hau duena: Conpañeros de partida de Uria, poco despueés del mortal atentado. El segundo por la derecha sustituyo al empresario. Papereko edizio osoan ez duena esaten da omenaldia egiteko egin zutela partida, “Uriak begiratuz gero horrela ikusi gura gintuzkeelako” Euskadi Irratian esan duen moduan karta-jokoan jardundako lagunak.
- Titularra: ETAk gobernatzen duela esaten, aluzinantea.
- A 125 metros de la Basílica de Loyola, donde Batasuna, PNV y PSE NEGOCIARON EN SECRETO. En fin.
- Eta gero literatura: le dispararon sin mediar palabra akaso, han egongo zen kazetaria…
En fin, holaxe mundua. Atzo baino okerrago gaur.
Oso gogorra El mundoko portada. Hitzik gabe geratu naiz. Pentsatzen nuen dena ikusita nuela baina…
Garai hobeagoen zain beti…
piban
Benetan dela kutrea eta gaiztoa El Mundo-ren estiloa!
Tontakeri bat da baina, oso txokantea egin zitzaidan sareko titularra: “Manoli, vente para acá rápido que a Ignacio le han hecho algo” Oso arrotza eta sinestezina egin zitzaidan.
Norbaitek imaginatzen du Azpeitian “vente para acá”, horrela esanda? edo, beste honetara: “Manoli, ven rápido que a Ignacio le han hecho algo”.
Baina, jakina, argazkiarekin gertatzen den bezala, bezeroak ez dituzte hemen, beherago baizik.
El Pais-en estiloa ez da askoz hobea. Manifestazio masibo bat izan ondoren Azpeitian, lasai asko titulatu dute asteburuan: “Silencio de muerte en Azpeitia” / “Los vecinos de Ignacio Uria sólo lamentan su asesinato en círculos reservados”.