Gaurko adibide bat, Goienan jaso dugun curriculum batena. Curriculuma bidali duenari baimena eskatuta hona ekartzen dut:
GOITBra bidali du curriculuma Noelia Perez-ek. Eta jasotzeaz bat hartzen den pertzepzioak ez du zerikusirik paperean jasotzen ditugun curriculumak jasotzen ditugunean izaten denarekin. Bueno, egia esateko curriculum gehienak e-postaz jasotzen dira, baina edo word dokumentu bat dute edo pdf bat, asko jota. Noelia Perezenak ez:
- Domeinu propioa du: noeliaperez.tv
- Badu Curriculuma pdf-an jeisteko aukera (seguruenik enpresa askotan bera baino atzerago ibiliko dira-eta…)
- Zelan idazten duen jakiteko artikuluak jarri ditu webgunean.
- Baita berak egindako bideoak ere, Zaragozako Expoko hau, esaterako.
- Bloga du kazetariak. Gaur egun ez da erraz ulertzen kontrakorik.
- Kontakturako atala
Bere aldeko: umila izatea ze Curriculumean jarri du “Internet: navegación y correo electrónico.” eta webgune oso bat du berak kudeatzen duena… Nabigatu baino gehitxoago…; Bere kontrako: gazteleraz oso ondo eta ingelesez egiten duela, baina ez euskaraz. Ze pena, ikasketak EHUn egin eta gero… Hasi gara jasotzen horrelako curriculumak, edo blog bat nahikoa izan daiteke lanera etorri gura duena hobeto ezagutzeko. Papera? Utikan!
Papera? Utikan?
Romantikoak garenok beti erabiliko dugu papera Iban. Ados nago gero eta gutxiago, baina ez didazu esango askozas politagoa dela igande goizetan ohe gainean gosaltzea eta egunkaria (paperezkoa) eskuetan izatea ordenagailu aurrean egotea baino???
Nik argi daukatu gero eta gehiago erabili behar dugula teknologia berriak eta euskarri berriak idazteko. Baina papera ezin da desagertu. Adibidez Unai Elorriagak (edo Julen Gabiria) bere lehen bizpahiru ziriborroak liburu batenak eskuz idazten ditu. Hori bai kontrako puntuak ere badaude, Fernando Morillo adibidez, teknologia berrien amorante bat dena eta guztia ordenagailu edo PDA bitartez idazten du.
Eta idazleekin sartuz. Badago eszena kurioso bat En un rincon de la Toscana pelikulak idazle zahar batek ikasle bati nola idatzi behar duen erakusten diona. Ikasle ordenagailu eramangarriaz idazten ari da eta zaharrak kendu egiten dio eta idazteko makina bat eman. Esanez ordenagailu eramangarriarekin errazagoa dela ezabatzea idatzitakoa eta idazteko makinarekin zailagoa denez hitzak hobeto aukeratuko dira eta idatzitakoa askozaz ederragoa izango da.
Besterik gabe esan tekonologia bat, papera ere bai!!!
Adeitasunez, Piban.
**BTR**
Bai hoixe, Piban. Nik bihar dittut egunkarixak, bihar dittut liburuak… baiña curruculumak papelian? hobeto ez.
Eskerrik asko zure erantzunagaittik.
Aillegauko ahal dok hori geurera! Zelan bialdu konpulsak e-mailez?
Zelan Habek emondako ziurtagiria sartu, jasotzeko Haberen bulegora bertara juan bihar garenian?
Horretarako, buru asko aldatu bihar dittuk, Iban!
Ados Iban. Ez naiz sartuko curriculumen munduan, zorionez edo zoritxarrez mundu horren barrenean oraindik ez nagoelako (kar, kar, kar).
Baina nik nirean jarraituko dut eta papela ez dela desagertu behar aipatu nahi dut sendo. Baita ere onartu behar dut baliabide teknologikoak gero eta gehiago erabili behar direla bizitza errazagoa egiten gaituztelako.
Besterik gabe, eta barkamena eskatuz liatu dudanarengatik (eta beste alde batetik pozik horrela bizitazun puxka bat eman diogulako euskal blogosferako txoko txiki oni), agur bero bat.