Mac-eroa izatea bale, baina eroa…

Mac-eroa naiz, baina eroa ez. Orduak eta orduak egon da jendea atearen aurrean, noiz denda zabalduko eta jakin barik ia iPhonea salduko dioten edo ez. Gaupasak egin ei ditu jendeak Madrilen, baina ez Espainian bakarrik. Irunen, esaterako, lanetik goizeko 6etan irten eta eskuko telefonorik izango zuten edo ez jakin barik hilara egiten egon denik ere bada.
Iphona demasa da, egia. Ni pasatu naiz eskuko telefonoa ez nuela erabili gura esatetik nire agenda guztia bertan eramatera, kontaktu guztiak, e-posta kontsultatu, bilerak antolatu, etxeko mac-arekin sinkronizatu… Ni oso gustura nago tramankuluorrekin, eta eroa ez naizela esan dudan arren gustura egoten naiz beti Applek ateratzen dituen ordenagailuekin ere. Sekula ez naiz damutu.
IPhona

Derrigortu Telefonicarekin erostera?

Darabildan iPhonak ez dauka telefonica-ren txartelik eta edozein hornitzailek ematen dituen onurak aprobetxatu daitezke iPhonean. New Yorketik ekarri zigun lankide biri Alberto lagunak eta askok uste dutenaren kontra segituan libratu daiteke. Kontsultatu www.ziphone.org
Hego Euskal Herrian erostea alboko dendara jaistea izango da eta berez, hori komodoa da. Hori bai, Telefonica-ren altzora joan beharko duzu derrigor, eta hori… hori… horrenbeste urtean operadore bakar izan den konpainiarengana makurtu beharra…
Sagartxoaz dudan uste on guztia dut txarrerako Telefonica-z. Horregatik, eta ez horregatik bakarrik, nire gomendioa: erosi iPhona dolarra ahul dagoen honetan. Dolarra darabilen lagunari deitu eta oporretan ekartzeko eskatu: aparailua erosi eta libratu. Jakingo duzu zenbat ordainduko duzun eta listo. Ze Telefonicarekin…
Ez dago ulertzerik Telefonicaren prezio politika. Demasa da: atzo arte ez zuten jakinarazi ere egin. Dendako atera lehenengo joan diren askok ez dute jakingo zein kondiziotan erosi duten ere. Hemen sarean ikusi dudan prezio taula ulergarri bakarra.

Apllek badaki erremintak egin eta diseinatzen, horretan da ona. Saltzen… saltzeko Telefonicarekin lotu beharra badago… malo! Telefonica-k ukitu du sagarra eta bere egin: aparailu gutxi dendetan, batzuetan ez da heldu, dirua ematen diozunetik telefonoa jaso bitartean 45 minutu barrena dendan bertan, gardentasunik bat ere ez, garestitxo…

Gehiago:

A! eta on-line erosi gura duzula iPhonea? ez, Telefonica-k ez du horrenbeste aurreratu, antza. Ez dago puntaren puntan eta ez da konturatu iPhona beraien “tu tienda”-tik erosi, erosiko zela. Erresuma batuko telefonica-k segunduan 13.000 saldu ei zituen.

6 comments on “Mac-eroa izatea bale, baina eroa…

  1. Joxe Aranzabal(e)k dio:

    Artikulu interesgarria, Iban. Gorde egin dut gure departamenduak del.icio.us-en duen kontuan, nire lankideekin partekatzeko. Ondo segi.

  2. Iñaki(e)k dio:

    Aupa:

    Nire ustetan iphon-a ezta beste munduko ezer. Zuk aipatzen duzu, agenda guztia mugikorrean daramazula, e-posta, bilerak…
    Azken urte hauetan mugikor gehienek dituzte aukera guzti horiek eta gehiago ere bai eta ez hain prezio garestian.
    Uste dot apple-en produktuan ez direla jenteak uste bezain onak, gertatzen dena da oso habilak direla marketing-a egiten.

  3. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Eskerrik asko, Joxe. Noiz da zure eguna? Begoooooo, badakizu noiz den Joxeren eguna?????? 🙂

    Iñaki, eskerrik asko zure iritziagatik. Ulertzen dut esaten duzuna.  Duen pantailagatik bakarrik merezi du, niretzat. Inoiz ez naiz moldatu zenbakien gaineko hizki-salda horrekin idazten. Hiruzpalau hilabetetik ona, berriz, alferkeriarik gabe sartzen ditut kontaktuak, agenda… e-postaren bat erantzun ere egin dut, motzean. Pantailaren zooma, argazkiak, skype bidez deitzeko aukera… Bai, egongo da antzerakorik, baina berdinik ez. MacBook baten prezioan prestazio hobeak dituen hamaika PC dauden antzera daude eskuko telefonoak, arrazoia. Hori bai, ni MacBook-arekin geratzen naiz eta ez da Aplle marketing-ean onena delako (hor ere batere txarra ez den arren).

  4. Patxi(e)k dio:

    Iphoneak, edo antzeko aukerak eskeintzen dituen edozein telefonok, sekulako iraultza ekarriko du, tarifak merketu eta baliabideak hobetzen diren heinean, nik ez daukat inolako zalantzarik.

    Menpeko mordoa sortaraziko ditu, ikusiko.

    Iban, baldin menpeko bihurtuko bazina, eta ostikoa emateko erabakia hartu, faborez ez egin halakorik. Emaidazu neri! 😉

  5. leire(e)k dio:

    Iban, ifone bat dakak eta ez destak erakutsi! Hurrenguan ikustia nahi juat.
    Appel-en kanpaiñak oso onak dira, eta bere inbentuak be bai. Lehen txarto egindakua bere ordenadoriak saltzeko orduan, oin oso ondo egitten dabil.
    Neuk be etxian Mac bat dakat, eta gustora nago. Nere modoko traketsendako ordenadoria da: erreza eta politta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude