Sustraian ikusi dut oraintxe Bartzelonan egin berri den elikagai azoka. Publizitate itxurako erreportajean Idiazabal gazta, Kalitatea, ardoak, gozogintza, sagardoa… ondo. Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Sailburuari ere jaso dizkiote adierazpenak eta itzuli beharra ere izan dute, zelan ez. Baina bideoan ikusi dudan paisvasco.com-ek erakarri du nire atentzioa. Ordenagailua hartu eta sartu naiz. Zeinena da paisvasco.com? kudeatzen da? hori da gurearen irudia? ggggggrrrrrrrrrrr.
Webgune horrekin zur eta lur geratzen nengoela EITBkultura hasi da ETBn, gustuko saioa hau ere. Kepa Junkeraren proiektu baten gainean ziharduten, “Euskadin grabatua”. Junkerak: El respeto a su entorno, cercano, influye a nivel universal… Naturatik jasotako soinuak izango ei ditu Junkeraren proiektuak: ura, haizea, ura eta lurra izango ei dira oinarri. Euskararen soinua jasoko ote duen… gggrrrrrrrr.
Grrrr!!! Grrrrr!!! Grrrrr!
Zenbatetan arramuska egin bihar izan dogun! Euskeria ikutu exotikua dok
eurendako. Konbentziduta nagualako zertan gabizen, baiña pentsauko
neukek tontuana egitten dihardugula. Beti tripak jaten! Zetako Euskal
Herrixa, País Vasco edo Pays Basque baiño ez izatek? Ikurriñaz,
lauburuz, dantzariz eta pelotariz betetzeko? Grrrr!!!
(Ibantxo, nere barruko talibanak esan bihar deuk “universal” gerderaz
“v”kin dala. Badakik, blografo gorrixa beti buruan, sorry!)
Udabarri on!
Ez dot ondo ulertu. Zer esan dabe dala paisvasco.com? Oker ez banago webgune hori 90. hamarkadako portal pelotazero bat izan zan, orain zombie dagoena…
Paisvasco.com idatzitta zeguala ikusi dot azoka horretako karpa-txiringito baten. Eta lehen be buruhaustiak emon dostaz vasco horrek… Eta pentsau dot Pais Vasco horren txapela haundixagua dala, baiña ezer be ez gehixago, haundixagua eta hutsagua.
Leiretxo, v-kin bai: frantsesez, ingelesez..
paisvaco.com infobiderena da, ezta?
Gaur programa horren gaztelaniazko bertsioa ikusi dot. Gaizki irakurri zenduan Iban. Nik ikusi dot kartel hori, txiringitoaren orman. Ez zeban jartzen paisvasco.com baizik eta Pais Vasco, con autentico sabor edo horrelako lemaren bat.
Jarri betaurrekoak!
Ba betaurrekuak 5 urte pasauan daukadaz… ez nekazen jantzitta ez, Gari. Seguru nik baiño hobeto ikusi dozula jartzen zebana. Glup, labankadia.
Love74, Infobidek egina da weba, eta domeinua ere berarena, akaso… domeinu horrek golosoa dirudi ba dagoena baino ezer erakargarriagoa egiteko…
© 1996 paisvasco.com
Duela 12 urteko ekimen pribatua?