Gu ta gutarrak Elgetan: chapeau!

Hain zailla da… hain zailla da bertsolari jarduna… Minutu bi ziran, baiña ez neukan bape asmorik bi minuturako bertsolari izateko. Lagunek eginddako gonbittari ezetza erantzutia ez zan tokatzen, hala eta be. Bertsolari ez gazonandako papelakin fatia hain txarto ez zeguala auto-konbentzidu eta Osborneren potruekin fan nintzan fokopera. Bideua jarri dabe blogeruek.
GuTaGutarrak
Maitte dittut honek bertsolari bixok eta taldekidiak be ezagunak ziran neretako. Ebentuak berak errespetua emoten zostan: Espaloiko taula gaiña izatiak, ezagun eta lagunak begira egotiak, kantuan trabatziak, Espaloian batutako ehunka ikusliak… eta batez be errespetu haundixa emoten zostan bertsuak berak, ze bertsuok Igor eta Unairi botatzekuak ziran, ez edozeiñi.
Bertsuak osatzeko bertsolari haundi baten laguntzia be eskatu neban, ze akojonau xamar nenguan. Ez zan hitzaldi bat egittia, edo eskola bat emotia unibertsitatian, edo zutabe bat idaztia, edo aurkezpen bat… Ez, bertsotan egittia zan! Eskerrak lagun onak dakadazen inguruan eta esan gura nebana errima barruan sartzen lagundu zosten barikuan bertan. Eskerrik asko Julen.

Amaren ta semiaren
nik zer egitten dot hemen
ni ez naiz bertsolarixa
berbekin lan egin arren
kooperatibista apal
nahiz hitzen bazkide naizen
sekulan ez dot ikasi
errimekin jolas egitten
Baina behin mikro aurrian
Goitik behera begiratzen
laister konturatzen da bat
zelan zortedunak diren
itzultzaile, gidoilari
idazle eta abesten
danian jardun leike bat
bertsolarixa izaten.
Berandu da gelditzeko
onena da bajatzia
eutsi! ondo esanei ta
besteiak hoba a(h)aztia

kontuak kantatzeko
hau
bikotiau da hobia
euren lana da hitzekin
margolanak marraztia
Nahi dotset gonbidapena
bihar dan lez eskertzia
baiña nahi bada hurrenguan
probetxuzko izatia
tablauan baiño hobeto
barra_onduan alkartzia.
Ta trago fresko batekin
mundua arreglatzia.

 
Esperientzia barrixa izan da neretako eta eskertu biharrian nago Ying eta Yang-i. Behin trantzia pasauta azkenengo puntuari kaso egitten hasi giñan, hau da, mundua arreglatziari eta trago freskuak edatiari. Luze fan zan arregluoi eta biharko dittugu beste gauren batzuk be. 🙂
Boskotian lana bildurgarrixa. Zuzenekua oso ona, diskua gainditzen dabena. Jendia gustura egon zala begibistakua zan ze bisak eskatzeko orduan indartsu eskatu ziran. Berbiak indar haundixa dauka, bestelako edozein zaratak baiño haundixagua zorionez, eta musikiak lagundua danian errazago sartzen dala be esango neuke. Ikusten da Elgetara etorri aurretik ordu asko eta asko egon dirala Josu Zabalakin.
Zortedun sentidu nintzan barikuan, etxian bertan, holako espektakulu bat ikusteko aukeria izan giñualako. Zorionak egitten dozuen lanagaittik eta gurera etortziagaittik eskerrik asko. Chapeau! Gora Gu ta gutarrak.

4 comments on “Gu ta gutarrak Elgetan: chapeau!

  1. Desplazatua(e)k dio:

    Hi, benetan hiria sekulakua dok; daneako astixa hartzen dok. Benetan inbidixia be emoten dok, bai horixe! Denboria zela gestionatzen doken erakutsi biharko dok egunen baten.
    Lastimia hire bertsua bakarrik irakurtzekua doken; grabau ez juan iñok ein ala?

  2. azpi(e)k dio:

    Hau gogoa gutagutarrekoen blogean aktuazio horren bideoa ikusteko. Uste dut deskojonatu egingo naizela!

  3. arantzabal goiena.net(e)k dio:

    Irati Agirreazaldegiren kronika goiena.net atarian.

  4. iturri(e)k dio:

    Iban:

    Gutarrek jarri dute jada bideoa. Hik dittuk hik potruak! Habanera…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude