Leo Bassiren kontra egitten jarraitzen dabe

Gure herriko alkatiak ohar bat etara dau Leo Bassik Elgetan jokatuko daben antzezlanaren harira jasotako spama dala-eta. Handik etaratako puntu batzuk:

  • Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso dittu azken egunotan Internet
    bidez Leo Bassik abenduaren 1ian Espaloian egingo daben ikuskizuna
    bertan behera lagatzeko neurrixak hartzeko eskatzen.
  • Bigarren aldixa da Bassi
    Elgetara datorrela eta iaz be antzerako mezuak jaso zittuan Elgetako
    Udalak.
  • “Ez dot neurririk hartuko Leo Bassik
    Espaloia Kafe Antzokixan egingo daben ikuskizuna dela-eta”.
  • “Ez Leo Bassik, ez
    beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre
    azaltzeko eragozpenak izatia”.
  • Herritarrak animatu gura dittu aurtenguan Instintos Ocultos  ikustera fateko: “Herritarrek erabakiko dabe ikuskizunak
    merezi daben edo ez . Bakoitzak bere iritzixa euko dau. Hoixe dauka oiñarri
    adierazpen askatasunak, danon askatasuna”.

Goittik behera egitten dot bat gure herriko alkatiak esandakuekin. Halakoik!
Zer uste dabe dirala eskuma muturrekuok holako mezuekin spameatziaz gain artista baten jarduna eragozteko?

Leo Bassiren webgunia

Iaz be egon zan Espaloian hau bufoiau eta esan zoskunez bere armarik haudixena antzeztokixak badira be,  oso gertutik jarraitzen dotsa Internetek. Sarri idazten dau leobassi.com webgunian eta danetik topauko dozu han: Bassibussaren barri, Leo Bassiren gaiñeko kontuak, apostasia egitteko pausuak, agendia … Bassi Elgetatik pasau ostian fango da nora eta Toledora, Ateuen lehenengo kontziliora.

LeoBassiElgetan

4 comments on “Leo Bassiren kontra egitten jarraitzen dabe

  1. Gorria(e)k dio:

    “Ez Leo Bassik, ez beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre azaltzeko eragozpenak izatia”.

    Uff!!! Falangekoak eta Ynestrillas honetaz enteratzen badira Abenduaren 6an Elgetan izango ditugu! Ez dago eskubide mugagaberik, ezta bizitza eskubidearena ere, bestela begiratu zuzenbide internazionala, zenbait kasutan, gerra egitea ere legala da.

    Elgetako herritarrei izorratzen die Leo Bassiren antzezlanak? gehiengoari seguru ezetz, beraz, aurrera Leo!

  2. Anonimoa(e)k dio:

    Elgetak ez al ditu bada 1000 biztanle inguru? Bi aukera daude orduan, eskuin-muturreko pertsona kopuru handia dago proportzioan, edo gutxi izanik lan handia hartu dute horrenbeste mezu bidaltzen. Ez dakit mezu hauek nolakoak izan diren…, baina…, ez ote da propagandaren zati bat izango? Badakigu gaur egun antzezlan batetan publikoa lortzea ez dela gauza erraza. Eta Bassiren arma nagusia (bakarra..?) probokazioa izanik, ez nintzateke batere arrituko mezuen kontua propagandaren zati bat izango balitz.

  3. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Alkateak jaso dituen mezuen eredu bat:

    DNI: 25752342R
    Estimado Sr. Alcalde

    He visto en la agenda de futuras actuaciones de Leo Bassi, que se ha
    programado “La Revelación”, en la localidad cuyo Ayuntamiento preside Vd.

    Como sabe, esta representación contiene “condones consagrados”, crucifijos
    de neón, parodias litúrgicas e insultos a la Biblia. Todo ello, en torno a
    dos palabras: “intolerancia y odio”. En el espectáculo se hacen alusiones
    ofensivas al islamismo, al cristianismo y al judaísmo.

    Considero que dicha obra es una ofensa a los sentimientos más íntimos y una
    provocación gratuita. Por otra parte, no aporta nada a la cultura; al
    contrario, ataca directamente a valores socio-culturales tan importantes
    como el respeto mutuo y la libertad religiosa.

    Creo que ni el Ayuntamiento ni ninguna otra institución pública pueden
    considerarse autorizados a utilizar nuestro dinero o permitir el uso de
    espacios públicos de forma tan negativa y dañina.

    Por todo ello, le pido tome las medidas oportunas, en cuanto esté dentro de
    sus responsabilidades, para la inmediata suspensión de dicho espectáculo en
    su municipio.

    Le saludo muy atentamente

  4. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Argitu beharreko kontu bat: Elgetako Udalak ez dio inoiz esan Espaloia Kooperatibari zer antolatu eta zer ez. Hori horrela izaten jarraitzea ezinbestekoa da kultura programatzen dugunondako. Kudeaketa zeharo independientea da Kafe Antzokikoa eta hurrengo urtetan ere halaxe izango da.
    “Gorri” eta “izen barik”: Animoak eman gura dizkizuet izen-abizenak erabiltzeko. Iritziak beti dira sendoago eta eraginkorrago sinatuta doazenean. Edukian ez naiz sartuko, anonimoekin eztabaidatzea ez da ohiko jarduna dakizuen moduan.

    Ni joango naiz emanaldira. Iazko lana asko gustatu zitzaidan. Bufoi gutxi daude Bassi modukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude