Unai Iturriagak Berrian : Haurrek Txaikovski nor den badakite, baina Imanol ez; norbaitek bultzatu beharko luke hori.
Eta ez du arrazorik falta! Besteak beste horrekin konturatuta Debagoienean Kantari ekimena jarri genuen martxan urriaren 20an. Ideia bat egiteko ETBko “Egin kantu” moduko bat da, baina baditu ezberdintasunak:
- Ez ditugu ume onenak aukeratu. Denak dira onak.
- Debagoieneko ume guztiek parte hartu ahal izan dute eta 550 umek igo dute oholtzara.
- Ez dago irabazlerik. Edo hobeto esanda: denak dira irabazle.
- Denei erakutsi diegu koreografia minimo bat.
- Uda aurretik eman genien CD parea 40 kanta euskaldunekin. Hainbat gurasok ere entzun behar izango zuten umeek ikasi beharreko kantua…
- Ez dira izan euskaratutako kantak, baizik eta euskaraz sortutakoak, euskal sortzaileenak.
- Denak, 550 umeak aterako dira telebistan, GOITBn.
- Edozein joan ahal izan da Kantari-ko grabazio saioetara (lau herritan egin dira) eta doan.
- Denei emango diegu aukera ikuskizuneko DVDa 6 euroan eskuratzeko. Kantariko kamiseta opari.
- Kantuak: Pirritx eta Porrotxen “Maite zaitut”, Joxe Ripiauen “Kaiser Sose”, Tapia eta Leturiaren “Galdurikan nago”, Oskorriren “Katuen testamentue”, Itoizen “Goizero”, Hertzainak talderen “Bi minutuero”, Kortaturen “Sarri sarri”, Hemendik At-en “Eskutitza”, Sorotan Beleren “Arratsalde honetan” eta Latzenen “Laztana”. Baita ere, zelan ez, ekimen honetarako propio sortutako Kantariko kantua ere.
Unai Iturriagak dioen moduan norbaitek bultzatu beharko luke euskal kantua ezagutaraztea, plazaratzea, erreferente bihurtzea, gozatzea… Batzuei sorkuntza dagokie, beste batzuei, berriz hori entzunarazteko bideak erraztea: udalak, kultura teknikariak eta zinegotziak, antzoki sareak, euskara elkarteak, tabernak, liburutegiak… badugu zer egina.
Oraingoan ere pentsatzen dut tokian tokiko proiektuek badutela bestela antolatu eta arrakastatsu izateko modua. Debagoienean kantari ekimen xumea Durangaldean kantari ere izan beharko litzateke, edo Goierrin kantari, edo Bortzirietan kantari, edo.. Txaikovskiz gain euskal kantariak ere ezagun izan daitezen.
Kantari hasi aurretik egin genuen albistea GOITBko informatiboetarako. Bideoak balio dezake Kantari zer den kokatzeko.
Kaixo Iban,
kuriositatez baino ez. Emakumeek sortutako edo emakumeek abestutako zenbat kanta sartu dituzue?
Aupa Karmen,
Ez daukat zerrenda eskura, baina asko ez direlakoan nago. Umeek jaso duten CDan, dena den, kantu guztiak (2 kenduta) agertzen dira emakume batek kantatuak. Hau da, kantu guztietan bertsio motzagoa edo karaoke-bertsioa egin behar izan dugu eta den-denak kantatu ditu Amaia Txintxurretak. Kantari-aurkezlea da Amaia. Dantza erakusten ere bi emakumek jardun dute: Maite Albes eta Arantza Ugartek. Apuntatu ere askoz neska gehiago apuntatu dira mutikoak baino. Eta dantza zein kantatu ere askoz hobeto egiten dute neskek, nik ikusi ditudan saioetakoek, behintzat.
Karmen, zuk zein kantu ezagutzen duzu emakumeek abesten dutena eta karaoke bertsioan (ahots barik) dagoena?
Kaixo Iban,
ez nauk kritikatzen ari, jakinmina baino ez diat. Ez zekiat hire galdera ulertzen dudan. Aukeratu dituzuen kantuak aukeratu dituzue, musika bakarrik eskuratu zenezaketelako, letrarik gabe? Hala bada, ezinezkoa al da musika bakarrik grabatzea? Arazoa hori bada, eta hala ez bada esango didak, oso konplikatua al da kanta horiek grabatzea, herriko musika eskolarekin elkarlanean,esaterako? Horrek euskal musika ezagutaraztek lagunduko likik, ezta?
Arratsaldeon, Karmen!
Iker naz Debagoienean Kantari-ko koordinatzaillie. Zuen eztabaidatxuaren barri euki dot, eta argibideren bat emun guran datu pare bat emungo dittut, Ibanek esandakuai batzeko.
Kantuek lortzeko zailttasunek izan genittuen, eta aukeraketa egiterakuen saiatu giñen danetatik apur bat hartzen. Hala be, eta betikuari jarraittuta, parrilla hartan ez zauen neskek abestutako kanturik apenas.
Debagoienean Kantari-ren ediziño honetan, momentuz lehenenguen, emakumezkuek bakarrik eginddako kantuak Alaitz eta Maiderrenak, eta Maixa eta Ixiarrenak dauz. Bestela, badauz talde mistuenak bebai: adibidez, Gozategi, Pirritx eta Porrotx edota Hemendik At-enak, adibidez.
Hala be, onartu biherra daukot ixa 40 kantutako errepertorixotik 10 bat izengo diela baldintza hori beteten dauienak.
Zure proposamena, musikarixei kantuak grabatzeko eskatziana, uste baino zailague omen da, eta borondate haundixe biher da hori egiteko. Tanteau giñuen musikari batzuekin, baina uste baino zailague zan.
Hala be, halako kritikak kontuen hartzekuek die; eta Kantari-k jarraiketan badau, aztertuko dogu gaixa… eta jakiña, neskei animetie musika egiten eta kantuak grabetan. Hala, bidie egiteko!
Kaixo Karmen. Asko gustatu zait euskal musika laguntzeko egin duzuen ekintza. Nik euskal karaoke asko prestatuta daukat eta interesatzen bazaizkizu nirekin kontaktuan jarri zaitezke eta gustura oparituko dizkizut. Gero arte.
Parkatu. Iñaki berriro. Nire helbidea: intxaurdi@terra,es
Mila esker