Aibalaletxe! barre egin dot ba. Gustora barre egin be. Cristina Garmendiak esaten ei dau “Kontua ondo pasatzia da, nork bere buruaz barre egittia, mundu guztiak dakixen moduan, oso osasuntsua da-eta!” Barre egitterik gura? ba hemen erretratu potentia. Neure buruaz barre egitteko modua da Etxebarri blogian jartzia:
Eta erretratu gehixago, blogosferan ezagunak diran jentiarenak. Patxi Traperok berriz be emon dosku edukixa. Eskerrik asko Patxi. Demasa haiz, gero!
Barre batzuk behintzat egin doguz!
Oso ona eta oso guapo.
Zalantza guztiak uxatuta. Elvis is alive!!!
Ba heu guapo agertzen haiz bai, baina sorpresia hartu dot sumo jokalarixan argazkixa ikusi dotenian; Patxi, nee antza dauka horrek ala heu be antzekotasun billa hasi haiz?
Iban, nahikoa lan hartu nuen aurpegiak ondo tajutzen modeloetan, zurea ordea, ti-ta! Ricardok arrazoi, Elvis is alive!
Marijo, edozeinen azalean sartuta ere, hor agertzen dan aurpegi politena hirea izango litzake, diferentzia haundiarekin!
Pozten naiz asmatu izanaz, hurrengoan gehiago!