Albistegi motza ETB1ekoa

Motza. Zatarra? ez dakit, baina bai motza, laburra. Dozena bat minutu gutxiago? Amaitu ezinik hala ere: Ezin konexioak egin satelite bidez, ezin ez urrun zeudenekin ez gertuagokoekin. Irudiak izoztuta geratu dira ez aurrera ez atzera. Soinurik ez zen sartzen eta sartu behar ez zena ere entzun dugu.

Eta bai, etxe guztietan gertatzen dira horrelakoak, antza. Nik gaur penaz begiratu ditut ETBn ikusitakoak. Seguru nago lan-talde guztia egon dela sufritzen.  Bilbon dabiltzanetik hamaika dira egiten dituzten hutsak, eta gaurkoa…

Hori bai, gustatzen zaizkit egindako aldaketa guzti-guztiak irudian-eta. Platoak ederrak dira, berri-berri dago dena… Ez da egon diru faltarik aldaketok egiteko eta dirua txarto inbertitu dutenik ezin esan nik.

OdriozolaIriarte

Aurkezleak

Chapeau! Biak egon dira ondo. Ondo Asier Odriozola, baina Maialen Iriarte… Azkenengo irudietan amorratuta ikusi dugun arren, profesional handia izan da gaur ere. Albistegiaren pisua eramateaz gain esango nuke idatzita ez zegoen albisteren bat ere eman duela. Hiru albisterekin ezin izan du aurrera egin eta badirudi berak erabaki duela albistegia etetea ere. Maialen, gaur ere ondo. Ondo egon direnak eman dute aurpegia eta txarto ibili direnak… Hori gertatzen da telebistan.

2 comments on “Albistegi motza ETB1ekoa

  1. Eneko(e)k dio:

    Ez dakit antzerakoa den, baina hemen daukazu famatua egiten ari den adibide bat:
    Aurkene Iturriotz informatibo batean “Hay que joderse” … esaten zuzenean.

    Argia joan zitzaien eguraldia ematen zegoela
    http://www.youtube.com/watch?v=Wg0DfdAXQqs

  2. Desplazatua(e)k dio:

    Gaur Egunen bakarrik ez, gaur Teleberrian ere izan dira akats dezente. Birritan gertatu zaie albistea aurkeztu eta ezin ikusita geratu; lehenengo kasuan bideoaren lehenengo irudian geratu egin da emisioa eta neri behintzat luze egin zait tartea; uste dut, gehiegi itxaron dutela bideoa eteteko. Bigarren kasuan, berriz, aurkeztu egin dute, bideoa (telefono mobilen gehiegizko erabilerarena) sartu egin da, baina ez zen entzuten; aurrerago albistegian, aurkeztu egin dute berriz bideoa eta orduan entzun egiten zen, baina halako baten bideoa geratu egin da eta ezin dugu amaiera ikusi.
    Iluntzean lehen ikusterik izan ez dugun txikoriaren alde onen gaineko bideoa errekuperatu dute eta osorik ikusteko aukera egon da.
    Estudio berriak itzelak dira eta teknologia punta-puntakoa, baina, badirudi oraindik ajuste dezente egiteko dituztela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude