Izan leike hilleta bat politta? Ez, horrenbeste ez, baiña gizur-ospakizun bat be ez da izan. Zapatuan trink egin neban hilletak egitteko modu egoki batekin. Topau doten egokixena bai, behintzat. Begiz jota neukazen Eibarren egitten diran hilleta zibillak be… Ondiokan Jainkua eta Lege Zaharrak pisua daken honetan inbidixaz begiratu izan dot Eibarren oso zabaldu eta onartua dagon hilleta zibillen kulturia.
Atzian geratu dira sermoi luze eta mundu-salbatzailiak. Aurrekuan, lagun baten hil osteko ekitaldi bat euki giñuan Elgetan bertan. Lehenengo hautsak zabaldu zittuen ortuan. Gero antzokixan izan zan ekitaldixa. Aurkezpen edo gidari lanak egittia eskatu zosten eta baitta egin be. Abade papelian baiño erosuago, portzierto.
Berak idatzittako despedida karta bat, bere argazkixekin eginddako ordu laurdeneko bideua kantu aukeraketa on batekin, lagun bik botatako bertso paria, beste lagun batek karta bat, euskaltegiko lankide biren testu politta, gazte denborako anekdota bat… Gura zebanak mikrofonua hartu eta han genden 150 lagun ingurun aurrian gura zebana esaten zeban. 40 minutuan amaittuta. Lagunen artekua, hunkigarrixa, apala eta zintzua.
Luntxaren aurretik baso-ardaua jaso eta bere alde egin giñuan topa.
Gehixago ez da bihar.
Ez da denbora aunitz, lagun batek eskatu zidan Udalean hileta zibilak egiteko protokoloa osatzeko ekimena har nezan. Bazkal ordu batean izan zen, eta eztabaida galanta sortu zen mahaiaren bueltan bildutakoen artean.
Udalek ezkontza zibilak egiten badituzte, zergatik ez eskaini bere azpiegiturak, bere bitartekoak, hileta zibila egin nahi duen herritarrari? Bertzelakoan, aukera bi baino ez daude: eliza edo norberak hartu beharra ekimena.
Eztabaidaren xehetasunak ez ditut gogoan orain. Baina funtsean, hau izan zen eztabaidaren nondik norakoa: Zinegotziek ezkontzak egiten ditugun moduan, paper bera jokatu behar ote dugun herritar batek bere sendiaren agurra egitea eskatzen duenean. Eta nola kudeatu udal eraikinak horrelakoetan (kiroldegi, kulturgune, udal batzar areto…), eguneroko funtzionamenduan eragin gabe. Baina funtsean, gizarte zibilak, ospakizun laikoak egiteko elizaren moldeak hartu behar ote dituen derrigorrean eztabaidatu genuen.
Eztabaida haratago joan zen. Haurra bataiatu ez, baina “mundura ongi etorri” zeremoniaren bat egin nahi duenarentzat ere antzekorik egin behar ote zen. Zeremonien eta une berezien sozializazioaz jardun ginen mahaiko elikagaien iraun zuten bitartean. Konklusio argiegirik ez genuen atera. Bitartean, elizak “monopolizatzen” ditu horiek guztiak, gero eta laikoagoa den gizartean.
Nor zan agurtutakua?
– Luistxo: Ez neban izena erabiltzerik gura… familiak ez dau gura izan prentsan agertzerik be… eta pentsau neban blogian be ez aipatzia, familixia enteratuko ez dan arren. Gura neban, gaiñera, kasu partikular hori aittatu arren orokorragua dan iritzi bat emotia. Hala eta be, tag-ak begiratzea baino ez zeguan interesa haundixa izanda.
– Jon: Interesgarrixa eztabaidia. Nere iritziz Udalek lagundu egin biharko littueke holako ekitaldixak. Klaro, ez diruz, bai baliabidiak eta erraztasunak emonda. Haurren ongi etorrixana, barriz, etortzia bera ez ete dan nahikua…
Nik ez dot uste horrelako zeremoniak instituzionalizatu behar denik, azkenean moda bihurtuko litzake eta enlatatuta kontsumitzeko prest legoken beste gauza bat bihurtuko litzateke. Kasuan kasuko eskaria aztertu eta erabakia hartu behako luke udalak.
Aupa, Iban
Eibarren, esan doken moduan, entiarro zibilla gauza normala dok. Fracon sasoian be egitten zittuan! Beti egon dok berba batzuk esatian arduratu dan bat, hasieran errepublikanuak eta sozialistak zittuan hildakuak, baiña arazua etorri zuan hildakua abertzalia zanian, edo filiaziño jakiñik ez zekanian. Zer egin? Zeiñeri esan?
Eliziak areto edarrak jakaz, parafernalixa ikaragarrixa, liturgixia eta boatua. Jakitten juagu zeiñengana jo, abadiak kopontzen juek, bestiok ez juagu ezer egin bihar, eta holako trantzietan eskertzekua dok. Horrekin irabazten jeskuek!
Neuk be ezagutzen najuan Jabier. Pasa dan astian enterau nintzuan. Gogorra!!