Gu baiño hobeto bizi dana kabroia galanta!

Asko ez dala egon naiz gura dozun gorputz atalera ur-txorrostadia botatzen dotsuen leku baten. Bai, masaje eta guzti. Eta hara fan ostian pentsau dot barberuanera be fatia eta halaxe fan naiz. Itxitta dauka barbererixia Manolok 26ra arte, harek be merezittako oporrak, zelan ez. Asmua zan egunetako hau bizarrau kentzia. Sekula ez dosta iñork bizarra egin, baiña ur-txorrotadak hartzera ausartu eta gero oporrok bordatzia pentsau dot lortu ez arren. Bizarra kentzera fateko erabakixa hartzen bi motibok lagundu doste:

  1. Pako Aristik.
  2. H.M. Enzensbergerrek idatzi eta Ordorikanetik ikasitako kantuak.

1) Pako Aristi
Zutabe hau bai, derrigor irakurtzekua egin da udan. Gustuko dot bai modua
bai edukixa. Handittik hauxe: hamarkadotan kontsumismo tonak jaurti
dizkigute gainera, ongizate maila oso altura igoarazi gaituzte, oso
ondo bizi gara gehienok. Idealik gabe utzi gaituzte. Eta, edukita ere,
ideal horiek mantentzeko argumenturik gabe utzi gaituzte
. Ados nago
Aristik esaten dabenakin. Jarraitzen dau: Ezkertiarren papera gizartean formulatu
beharra dago
. Hau da hau! Ez dakigu ezta jakin be zer dan ezkerrekua
izatia gaur egun. papera formulatu? definiziñua bera be… Banenguan ba ni gaur egun ez zeguala diferentzia haundirik… danok be erreztxo bizi ete gazen marraren hemengo aldian… Eta ez pentsau hau kale kontzientziaren kontu bat danik bakarrik ze mailla intelektualian be ez dot uste erantzun garbirik emoten danik.

2) Kantua: Berreziketaren zailasunari buruz (Hans Magnus EnzensbergerRuper Ordorika):
Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.

One comment on “Gu baiño hobeto bizi dana kabroia galanta!

  1. alberto(e)k dio:

    Eskatik 26rako txandia, ez jatak garbatuko. Gustagarrixa eta erlajantia dok labaiñiakin bizarra besteren batek egittia. Gaiñera, gustu pixkat bajakak barberuak eta paiñu epel bat jartzen badosta bizarrak beratzeko, ondiok eta gozagarrixagua.

     

    Hala ta be kontuz, Arantzabal. Ez dok ba zorrik edukiko barberuakin? Eta barrabaskerixarik egin dotsak? Joan aurretik ondo pentsau.

     

    Ba ei zuan herri baten ijitto bat, ijitto autentikua. Merituetan oillo lapurretia ei zuan nagusi eta, herriko beste asko letxe, barberua biktima.

     

     Halako batian, ijitto gixajuorrek barberixatik pasu biharra eduki juan. Barberuak aulkixan jarri juan gozo gozo, amantala jantzi, jaboia emon eta azkenian, narruan ondo zorroztutako labaiñia ijittuan iztarrixan ifiñi. Por aquí pasaron mis gallinas esan ei jotsan.

     

    Hil ala biziko kontua barberua eta ijittuana. Kontsumismoaren tona gutxi jasotako sasoiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude