Honekin akordatu naiz gaur, Loiolako porrusaldarekin: “Azpeitiko mutila Iñazio donea, Azpeitiko mutila Iñazio donea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, a zer gonorrea, Iñazio donea”. Kantuarekin errazago sartzen direla berbok buruan ez dago dudarik.
Disko hori kuttunen artean izan dut atera zenetik. Izugarria izan zen lehen aldiz ikusi nituenean kantuan. Dezentetan zuzenean ikusi ditut eta irakurtaldi zein kantaldi demasekoak iruditu zaizkit. Elgetako Gaztetxean egin zuten emanaldia bi alditan, demasa!
Diskoa geratu zaigu ordutik. Euskal Herrian gutxitan egin den moduko diseinu zainduarekin. Trokelatua, ipuin bat barruan, kolorez lepo… eta edukiz jantzi.
Handik aterata, Apoaren edertasuna diskotik :
Loiolan ageri da
Eder basilika
Zeruko zergazainek
Sakela kilika
Kristo zintzilika
Eder basilika
Fonotekan ezinbestekoa.