Pintxo-pote solidarioa, Kalebarrengo jaietan

Kalebarrengo jaietako pintxo-pote solidarioaren kartela
Kalebarrengo jaietan pintxo-pote solidarioa

Asteburuan Kalebarrengo jaiak ospatuko ditugu antzuolarrok eta Anelkarrek ez du bertan parte hartzeko aukera galdu nahi izan. Hala, Kalebarrengo jai bartzordearekin elkarlanean, pintxo-pote solidarioa eskainiko du egubakoitzean, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19.30etatik aurrera.

Janaz eta edanaz gain eta giroa alaitzeko, musika senegaldarra izango dugu Bergarako Ndank Ndank taldearen eskutik.

Gainera, Ndank Ndank taldearen kamisetak, Xinkona dendako umeendako arropak eta Boliviako produktuak izango dira salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude