Guri buruz

Kongori buruzko hitzaldia Olaranen
Anelkarrek antolaturiko hitzaldia

Anelkar (Antzuolako Elkartasun taldea) Antzuolako Gobernuzko Kanpoko Erakunde txiki bat da. 1998. urteaz geroztik dihardu lanean eta herrialde pobretuetan garapen programak bultzatu eta laguntzen ditu.

Anelkar, Gobernuz Kanpoko Erakunde bezala, 1998ko azaroaren 10ean sortu zen, Antzuolan lanean ziharduten hiru talde elkartu zirenean: Jose Antonio Lizarralderen lagunak, honi bere Canudoseko (Brasil) misioan laguntzen ziotenak; Purita Iturbe mojari Rwandan laguntzen zion taldea; eta Bosniatik Antzuolara etortzen ziren pertsonei laguntza ematen zion hirugarren talde bat.

Indarrak batu zituzten honako helburuak lortzeko:

  • Herrialde pobretuekin kooperatzea, Antzuolarekin harremana duten pertsonen bidez.
  • Herrian justizia sozialarekin lotura duten gaien inguruko sentsibilizazioa sortzea.

Bi helburu nagusi hauetaz gain, Anelkarrek honako helburuak ditu:

  1. Herrialde pobretuetan lanean ari diren antzuolarrei laguntzea aurrera eramaten ari diren proiektuetan, beharrezko dirua lortuz eta Antzuolako herria proiektu hauen partaide eginez.
  2. Proiektu bat baino gehiago egongo balitz, zeini eta nola lagunduko zaion erabakitzea.
  3. Elkarteak atzematen dituen laguntza eta kooperazio proiektuak Antzuolako herriari jakitera ematea eta beharrezko finantzaketa bilatzea.
  4. Antzuolarrik kanpoan egon ezean, inguruko beste proiektu batzuk aztertzea, eta kasua balitz, aurrera eramaten laguntzea.
  5. Bildutako dirua beharrezko lurraldera iristen dela ziurtatzea.
  6. Proiektuen prozesuari buruzko informazioa bildu eta Antzuolako herriari aurkeztea.
  7. Hegoaldeko herrialdeen egoerari buruz, elkartasunari buruz, kultura ezberdinei buruz, etab. sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egitea.
  8. Kooperazio eta aurrerabiderako erakundeen sareak ezagutzea eta parte hartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude