Bidezko merkataritza bultzatu dugu San Isidro azokan

Bidezko merkataritza postua San Isidro azokan
Bidezko merkataritza postua San Isidro azokan

Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzaren Eguna izan zen eta Anelkarrek San Isidro azoka aprobetxatuz ospatu nahi izan du, artisau eta bestelako produktuen azokan postua ipiniz. Pasa den zapatuan, maiatzaren 18an, egin zen San Isidro feria Antzuolan eta denetariko postuak egon ziren eskolako patioan, tartean gurea.

500 eurko salmenta egin genuen eta, gainera, 94 euro batu genituen donatiboetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertara gerturatu eta euron elkartasuna azaldu zuten antzuolarrei.

Bidezko merkataritzako produktuez gain, Alaitz Jauregi diseinatzailearen umeendako arropak saldu genituen, bere laguntzarekin. Lortutako dirua Anelkarrendako izan da.

Hemen Goiena.net-ek azokan grabatutako bideoa. Bertan Alaitzen eta Jabi Etxanizen azalpenak entzu ditzazkezue:

Ez da Alaitzek gurekin kolaboratzen duen lehen aldia eta ez da azkena izango, izan ere, ekainaren 21ean, Kalebarrengo jaietan ere postua jarriko dugu bere produktuekin eta beste zenbait artesania, material eta pitxirekin. Bestalde, postuaz gain, pintxo-potea eskainiko dugu, beti ere, herrialde pobretuetako zenbait proiektu laguntzeko.

Bidezko merkataritzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, begiratu web orri hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude