#1- JOLASTU ETXEAN, JOKATU EUSKARALDIA!

(apirilak 24)

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa!

Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Jarri duzue puntu koloretsua lehioan?


Atzo proposatutako ariketarekin jarraituko dugu gaurkoan, gure hizkuntza ohiturei begiratu bat ematen.?✍️

Baina, jarri al duzue ja puntu koloretsu bat lehioan? ⚫️??

Ezetz! ?

Ba, baduzue denborapasa polita egun euritsu honetarako. Materiala eta kolorea, libre! ?

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Ze hizkuntzatan hitz egiten duzu etxean? Eta etxetik?

Apirilak 21

Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin…. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?

Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Rita Aldabaldetrekuk azalduko dizu hurrengo bideoan:

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia edo @euskaraldiaarrasate aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Hizkuntza ohiturei astindua emateko prest?

Gehiago edo gutxiago, denok daukagun zer hobetua gure hizkuntza ohituretan eta horretan laguntzera dator Etxealditik Euskaraldira ekimena.

Proposamena honakoa da: gaur hasi eta maiatzaren 3ra arte, fase ezberdinetan, ditugun hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egin, gertuen ditugun senide eta lagunekin aldaketarako zenbait ekintza jostagarri gauzatu eta, amaitzeko, bizi izandakoa festa giroko ekimen bateratu batean partekatzea.

Ez zaizula garbi geratu? Bada, Kike Amonarrizek eta Rita Aldabaldetrekuk emango dizkizute xehetasunak hurrengo bideoan:

Animatzen zara? Bada, jarri puntu koloretsu bat etxeko lehioan, ekimenarekin bat egin duzula adierazteko, eta ekin!!

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Gure territorio libretik

Plazak eta espazio komunak itxi dizkiguten honetan, mugikorrak eta pantailak topaleku bakar bihurtuta, lehio birtual honetatik ariko gara bizimodua bestelakotu arte.

Joseba Sarrionandiak “gure territorio libre bakarra” deitu zion euskarari, “Kartzelako poemak” gogoangarrian.  Gure itxialdi erosoa ez dago konparatzerik espetxekoarekin, inondik inora, baina Iurretakoaren metafora neurrira datorkigu konfinamendutik eta konfinamendurako sortu dugun gune honi sarrera emateko.

Neurrira datorkigunez, bere beste esaldi borobil bat, “euskaraz egitea normaltasunaren kontra egitea da”.

Izan ere, bizi gaituen egoera sinestezin honek “normaltzat” genuena goitik behera eta, batez ere, behetik gora aldatu beharra zegoela agerian utzi duelarik, normaltasunaren kontra jotzeko aldarria egin nahi dugu guk ere.

Zurea da gunea gurea beste.

Ongi-etorri gure territorio librera!

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina