Gure territorio libretik

Plazak eta espazio komunak itxi dizkiguten honetan, mugikorrak eta pantailak topaleku bakar bihurtuta, lehio birtual honetatik ariko gara bizimodua bestelakotu arte.

Joseba Sarrionandiak “gure territorio libre bakarra” deitu zion euskarari, “Kartzelako poemak” gogoangarrian.  Gure itxialdi erosoa ez dago konparatzerik espetxekoarekin, inondik inora, baina Iurretakoaren metafora neurrira datorkigu konfinamendutik eta konfinamendurako sortu dugun gune honi sarrera emateko.

Neurrira datorkigunez, bere beste esaldi borobil bat, “euskaraz egitea normaltasunaren kontra egitea da”.

Izan ere, bizi gaituen egoera sinestezin honek “normaltzat” genuena goitik behera eta, batez ere, behetik gora aldatu beharra zegoela agerian utzi duelarik, normaltasunaren kontra jotzeko aldarria egin nahi dugu guk ere.

Zurea da gunea gurea beste.

Ongi-etorri gure territorio librera!

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude