Olatz Zuazubiskarrek irabazi du lehiaketa

Asteburuan bukatu zen Ibai-Arte elkartearekin lankidetzan antolatu dugun lehiaketa eta honezkero baditugu sarituak:

  1. Meme onenaren saria, Olatz Zuazubiskar

2. Euskarazko meme onenaren saria, Haizea Arana

3. Zozketa bidez, saritutako memea, Aimar Elortza

Denera, 99 meme jaso ditugu, kopuru polita! Euskarazko memegintza indartsu dagoen seinale! Ikusi bideoan bestela!

Geplaatst door Arrasate Euskaldun Dezagun Aed op Dinsdag 28 april 2020

Eskerrik asko Ibai-Arteri eta parte hartzaile guztiei, segi egurra ematen!

“Memegileak” martxan!

Ibai-Arterekin lankidetzan, meme lehiaketa antolatu dugu eta harrera polita ari da izaten.

Honezkero, dozenaka jaso ditugu, baina apirilaren 25era arte daukazue aukera zuena bidaltzeko, sare-sozialetan AED etiketatuz edota guatxapez 695786852 zenbakira bidaliz.

Horra hor oinarriak eta iritsi zaizkigun hainbat perlatxo: