139 lan aurkeztu dira Arrasate literatur lehiaketetara

Egoera konplikatuan bada ere, gaztetxo ugari animatu dira 33. Arrasate literatur lehiaketetara lanen bat edo beste aurkeztera eta, horrenbestez, oso pozik eta eskertuta gaude. Bejondeiela!

Urtero moduan, izan da gehiengo zabal batek hautatu duen generoa eta aurten narrazioa izan da, 89 lan jaso baititugu. Poesiak ere iaz baino gehixeago, 2o lan. Ifrentzua bertso-paperetan eta ilustrazioan eman da, 7 eta 8 jaso ditugulako, hurrenez hurren. Komiki eta mikroipuin lehiaketetan, berriz, iazko kopuruen antzera, 4 eta 11, zehazki.

Hemendik eta ekainaren 4ra arte, epaimahaien eskutan utziko ditugu lanak. Bihoa hemendik gure eskerrik beroenak ikastetxeei, lanak epaitu eta saridunak aukeratzen ere lagunduko digutelako urtero moduan.

Dena ondo, ekainaren 11n egingo dugu sari-banaketa ekitaldia, aurtengo gonbidatua Jon Maia Soria sortzaile “todoterrenoa” izango delarik.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Balkoi festa “Etxealditik Euskaraldirari” amaiera emateko

🥳🌈Larunbat honetan… festa! 🌈

Etxealdiatik Euskaraldira egitasmoaren baitan eta AZ gaubelakekin elkarlanean, gure etxeko balkoi eta leihoak koloretako puntutxoz apaindu eta AZ Gaubelaren youtubeko kanalera konektatuko gara Leintz bailarako 3 herri!

Mugitu gerria, herria, mihia eta goxotu belarria!

Ez ahaztu euskaraz irri egitia! #EtxealditikEuskaraldira

Euskaraldia
Euskaraldia Arrasate

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#7 Bizipenak munduarekin partekatuz

(apirilak 30)

Ekimenaren azken txanpan sartu gara eta asteon izan ditugun bizipenak munduarekin partekatzeko hartuko ditugu pare bat egun.

Ez da gaur egiteko proposamena… gaur, bihar eta etzi… denbora daukagu prestatzen joateko.

Maiatzaren 2rako sekulako sorpresa daukagu gordeta, adi egon!! Eta, bien bitartean, sortu nahi duzuna, bideoa, argazkia, marrazkia, bertsoa, pankarta… eta erakutsi munduari. Sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzakezu horretarako.

Ez ahaztu #EtxealditikEuskaraldira traola jartzeaz edo @EuskaraldiaArrasate kontuarekin partekatzeaz!

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#6 Hamaika proposamen euskarazko zinema eta ikus-entzunezko interesgarriak etxeko egongelaraino ekartzeko

(apirilak 29)

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak. Zinemara joan, adibidez, Itziar Ituñok gogoratzen digun bezala:

Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:

EiTBk ere, Tokikomekin duen lankidetzari esker, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan,  Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.

Arrasateko Euskaraldiak, bere aldetik, Arrasaterekin lotura zuzena daukaten hiru proposamen prestatu ditu zuentzat. Horra:

Prestatu palomitak eta gozatu euskarazko ikus-entzu

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#5 Lehen hitza euskaraz egingo bagenu, erosketak egitean ere? Saiatuko gara?

(apirilak 28)

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere.

Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.

Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?

Erraza, ezta?

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#4 Bete ditzagun sareak esker on mezuekin

(apirilak 27)

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan, @euskaraldiaarrasate, @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#3 – Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira? Irati, Muxikar eta Arteagaren proposamenekin, zelan esan ezetz!

Apirilak 26

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  

Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta menurako ideia faltan egon ez gaitezen, ekimenarekin bat egin eta proposamen bana egin digute Irati, Muxikar eta Arteaga jatetxeek. Ikusi, ikasi eta ekin!

Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia, @euskaraldiaarraste eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#2 – Pintxopotea Euskaraz!

Apirilak 25

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!

Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. 

Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia, @euskaraldiaarrasate edo/eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

TXATXILIPURDI, BELUN eta OLGETAREN proposamenak etxealdia jostagarri egiteko

Jolasari eskaini diogun egun honetan, gaia ezin hobeto ezagutzen duten herriko hiru entitate horiek bat egin dute #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin. Hona hemen euren proposamenak:

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

#1- JOLASTU ETXEAN, JOKATU EUSKARALDIA!

(apirilak 24)

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa!

Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun