Arrasate literatur lehiaketek badituzte finalistak

Maiatzaren 8an bukatu zen 33. Arrasate literatur lehiaketetara aurkezteko epea eta epaimahai ezberdinek aukeratu dituzte honezkero sariren bat edo beste jasoko dituzten gazteak. Horra hor guztien izenak: 

  • Narrazio lehiaketan, Laia Bollón, Intza Ezpeleta, Naiara Oroiz eta Nora Zeziaga.
  • Ilustrazio lehiaketan, Nahia Ropero, Ane Fernández, Alaitz Rodríguez eta Naiara Leza.
  • Bertso-paperetan, Uzuri Tena, Ane Sánchez, Nahia Ropero, Nerea Dulugea, Lide Azkarate eta Alaitz Etxebarria.
  • Mikroipuin lehiaketan, Anne Sánchez, Itxaso Plaza, Amaia Rivera eta Uxue Azkue.
  • Poesian, Amets Arexolaleiba, Ane Valle eta Izar Ruiz de Austri.
  • Komikian, Alaitz Zabala
*Lorena Martínez Oronozek aurtengo Narrazio lehiaketarako utzitako ilustrazioa. Bere lanak ezagutzeko, jo bere webgunera edo Instagram kontura: www.lorenamartinezoronoz.com @lorenamartinezoronoz

Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 17an egingo dugu, Kulturateko Areto nagusian, 18:30ean. Baina, egoerak hala behartuta, aforo mugatuarekin. Hau da, soilik saridunekin eta aurtengo gonbidatu berezi Jon Maia Soriarekin.

Badakigu saridunen gertukoak penaz geratuko zaretela, beti izaten baita hunkigarria maite dugun norbait sari bat jasotzen ikustea. Halere, prebentzio neurri gisa hartu dugun erabakia ulertuko duzuelakoan, ekitaldi osoa grabatzeko aukerak aztertzen ari gara guztiok ikusteko moduan sarera igotzeko.

Berezia izan da oso aurtengo lehiaketen deialdia, konfinamenduak bete-betean harrapatu duelako eta, horrenbestez, sekula baino gehiago eskertzen dugu, posible bada, AEDrentzat hain kuttuna den ekimena aurrera ateratzen lagundu diguzuen irakasle, bertsozale eta literatur zaleoi.

Gure eskerrik beroena, ordea, itxialdiko egoera zailean egon arren, lanen bat edo beste bidali diguzuen 139 artistentzat da aurten.

Bejondeizuela eta segi sormen hori askatzen!

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude