#ametsa #olatua #EKT #aukera #katebegia #DesafioExistentziala #belaunaldia #anomalia #hautua #konpromisoa #normalizazioa #estrategia #premia #berrasmatu

Kultura, hezkuntza, hizkuntza,  literatura, antzerkia… sorkuntza. #Ametsa-ren bidean Urbian gaudela dio Jon Sarasuak. Arantzazun hasi zen bidea, duela lau hamarkada eta Edorta Jimenezek “indar kosmiko” deitu dion #olatu batek ireki zuen. Fondan dago euskalgintza, Aizkorrirako aldatsa gogorra dela jakinda eta, gainera, behe-laino artean, gogoetan. Sarasuaren simil mendizaleak irekitzen du Euskal Kulturgintza Transmisioaren (#EKT) bueltan kateatutako gomuta soka. “#Aukera historikoa” ikusten du Kike Amonarrizek egungo #katebegia-n, baikor zein erronka gose,#belaunaldi berria hemen dela ohartaraziz. Gal edo irabaz,  #DesafioExistentziala” da oinarrian, Sarasuari berbak hartuta.

Gal edo irabaz 

Belaunez  belaun, Edorta eta Irati Jimenez,  Orio ekoiztetxeko Martin eta Unai Ibarbia eta Elkar argitaletxeko Joxemari eta Gexan Sors. Aita-alaba idazleek euskal sistema kulturala #anomalia dela diote argi eta garbi: “ez gara normalak”, aldarri du oihu gisara aitak. Eta jostari, egunaz jabetuta, “gaua irabazi” behar dela diote, Patxi Zubizarretaren esaldia erabilita. Euskarazkoarekin batera, euskal hiztunak gaur egun apal berean aurkituko du gaztelerazkoa, frantsesezkoa ala ingelesezkoa eta#hautua gozamenetik egin behar da. Hitz hori bera darabil Ander Lipusek, hautua, berak euskaraz sortzeko #konpromisoa-n. Harentzat euskal ikuslea barrutik mugiarazteko bide bakarra da. Soka berari tinko eusten diote ekoizleek ere, tiraka #normalizazioa-ren erronka handiaren aurrean. Istorioak, minak, galerak eta pozak transmititu behar dizkiogu elkarri euskaldunek. Edorta Jimenez horrekin dago arduratuta. Historia, hatxe larriz, ikusten du kontatu beharra Martin Ibarbiak, “amerikarrek zinemarekin egiten duten bezala”, “historia garaileek kontatu digutelako”. #Estrategia bera Elkarreko Joxemari Sors aitzindariak, “lehentasunezko #premia kulturalak” aipatuz

#Berrasmatu egin behar da olatua. Fabrika daiteke energiarik? Indar kosmiko hori agortuta ere, erronkak badirau.