#hautua #praktika #eskubideak #obligazioa #KapitalLinguistikoa #errekonozimendua #ardura #politikoa #konfiantza #ProzesuSoziala #maitasuna #arrazoia


Kontua da ekitea, #hautua. Berdin da garen ala ez, garen euskaldun ala zer, “izateko modua dela#praktika“, alegia,”egiten badugu bagara eta ez badugu egiten ez gara”. Lorea Agirrek esandakoak bil lezake saio sorta osoa. #Eskubideak eginbehar bilakatzen dira Joseba Sarrionandiaren esaldietan: “gure esku ez dagoelako”, hain zuzen, dugu #obligazioa, “dago gure esku”.

Dena da politikoa 

“Eraiki dezagun”, dio Agirrek, kulturarekin mundu hobea egin daitekeelako, #KapitalLinguistikoanon den azalduz eta euskara borroka sozialetara lotuaz, “kultura besteari leku egitea” delako. Aurrerantzean, euskarazkoa beste hainbat hizkuntzen arteko aukeretako bat izango dela dio Kike Amonarrizek eta horri eusten gizarte aktibo eta sortzailea baizik ez ei da egongo, ezer egotekotan. Euskal gizarte aktiboa, sortzailea eta elkarren #errekonozimendua egiten dakiena, Larraitz Ariznabarreta irakasleak aitortzen duenez. Argi baitio Sarrionandiak: “ez abertzaleena, ez autoritate politikoena”, “euskararen erabilera, batez ere, komunitate horren #ardura da”.  Eta ardura politikoa da, “ze, politikaren bahitzaileek sinestarazi digutenaren kontra, dena da #politikoa“.

Konfiantza 

Politikarien mahai-inguruan, Juan Jose Ibarretxek, Xabier Zubizarretak eta Jesus Egigurenek elkarrizketarako lehen urratsa #konfiantza dela, bat datoz.  Akordioetan, demokratikoak ala kontsentsuzkoak behar duen da eztabaida. Horren erantzuna badu Lorea Agirrek: “subalternitatetik hegemoniarako jauzian, kontsentsua desiragarria da baina ez ezinbestekoa”.

Eraldaketa

“Zer egin behar dugu?” galderari erantzuna #ProzesuSoziala da Agirrerentzat eta “zelan” galderari, erakarriz, dio Amonarrizek.  Gizarteko minoria baina aktibo eta langilea mugitu duena hizkuntzarekiko #maitasuna” izan dela dio Amonarrizek. Hori da motiboa, ekiteko #arrazoia.