#NazioKulturala #hegemonia #bestea #eztabaida #historia #kolonizazioa #erresistentzia #hautua #herritarra #subjektua #hiritarra #SistemaLiterarioa #modernizazioa #emantzipazioak #normalizazioa #banderizoak #EnuntziazioLekua #gatazka #euskara #zoriontasuna #zorotasuna #zentzua #zorroztasuna
#NazioKulturala (ere) auzitan. Identitatea beti bestearen aurka eraikitzen dugula dio Lorea Agirrek: “Ukatzen dizutenaren gainean eraikitzen du gero #hegemonia-k zure iruditeri osoa”. #Bestea ere auzitan. Kolonizatuak izan dira euskaldunak, indabituak, asimilatuak ala bentzutuak.#Eztabaida.
Menderakuntzaren pusketak
Nazio kulturalaren inguruan – hiru euskal tradizio politikoetatik – dihardute Juan Jose Ibarretxek, Jesus Egigurenek eta Xabier Zubizarretak atal honetan. Garaileek idatzitako #Historia,#kolonizazioa zalantzan eta, areago, eztabaida bera dudan. Paulo Iztuetak dakar ikuspegi historikoa, euskaldunen #erresistentzia kontakizuna 1.200 urtetik abiatuta. Hegemoniaren auzia. “Nazioa beti da politikoa, #hautua baita dio Lore Agirrek eta nor ote orduan #subjektua, ze “berdina al da #herritarra eta #hiritarra?” galdetzen du Paulo Iztuetak.
Enuntziazio leku bila
Gatazkon ikara eta hotsetatik ez da libratu euskal #SistemaLiterarioa eta honen bilakaeraz dator hausnarrean Joseba Sarrionandia, idatziz bidalitako gogoetan. #Modernizazioa-ren drama,#emantzipazioak eta erresistentzia ala #normalizazioa, giro “#banderizo-an”. Badute#EnuntziazioaLekua euskal idazleek? Eider Rodriguezek arrotzaren begiradaren alde egingo du, literatura beretzat hori dela azalduz. Ikurrez eta transmisioaz jardungo du azkenik Iratxe Retolatza filologoak, Garbriel Aresti adiskidetzearen sinbolo “harrizkoa”-ren arrakalak azaleratu guran.#Gatazka-ren transmisioaren beharra defendatuko du.
Hizkuntza bakar bat
Galdera pusketen eta pitzaduren aurrean azkenik batzen gaituenarekin etorriko da Kike Amonarriz: #euskara. Horretan, zubigile aurkeztuko da Mixel Etxekopar, sormena ukendu batzaile gisa defendatuz. Nola ekin? Baditu gidalerroak Imanol Epelde irakasleak. Lau zetak behar omen:#zoriontasuna, #zorotasuna, #zentzua eta #zorroztasuna.