Whatsappetik salto Telegramera

Ez da erraza. Mundua dago whatsapp erabiltzen. Bai gure gertuko mundua. Eta esan horiei pauso bat egin behar dugula Telegramera. Esan badagoela beste Whatsapp antzerako bat… Whatsappek duen guztia duena eta gehiago eskaitzen. Euskaraz ere badagoela, esaterako. Edo ordenagailutik zein ordenagailuetatik erabil daitekeela… Seguruagoa dela etab. etab.

Whatsappek zituen terminoak onartu zein ez, berak gura duena egin du!  Gure telefono zenbakia eman dio Facebooki, esaterako. 🙁  Eta klaro, hortik aurrera zer letorkeen… Bai bai, ez engainatu zure burua. Berdin da baimena ematen diozun edo ez. Erabiltzen jarraitzeko sartuko zara Whatsappen jokoan eta egingo duzu dantza Facebookek txirula jo ahala.

Eta bai, arima lehen ere saldua dugu… googleri, esaterako. Baina aukera bat ematearen aldeko Telegrami. Badarabilt hainbat lagunekin eta benetan da erosoa. Animatu eta probatu.

Gaiaz infomazio asko dago sarean. Baina bego apuntetxo hau hemen ere. Portzierto, nire kontaktu asko ari dira Telegram instalatzen. Ez dakit zein erabilera duen, baina tantanaka-tantanaka gero eta gehiago dira eta gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude