Asteburua bizikletaz gozatzeko (ala sufritzeko?) baliatu dugu. Plana
gogorra zen: Santa Grazi eta Izaba artean dauden bi gainak igotzea zen
helburua. Hasi Santa Grazin eta handik Larrañeko gaina igaro ondoren
Izabara joan ginen. Han Oxanea aterpean ostatua hartuta geneukan, ondo
afaldu eta nahiko lo egin genuen. Hurrengo egunean San Martingo harrira
igo ginen eta handik Santa Grazirako jeitsiera ziztu bizian egin ahal
izan genuen.
Horrela kontatuta erraza dirudi, baina a ze aldapatzarrak!
Lehenengo egunekoa izan zen, zalantzarik gabe, gogorrena. Larrañeko
igoeraren profila hemen ikus daiteke:
Hasieratik Petxak aurrera jo zuen, Alberto bere
atzetik zijoan, eta azkena ni nindoan, Imamol nirekin zetorren, baina
konpainia egitearren, ez azkarrago joan ezin zuelako. Larrañe herrian
aurrekoak gure zain geratu ziren, eta elkartu bezain pronto berriz ere
aurreko egoera (naturalera) berdinera itzuli ginen. Dena den, Alberto
gogor
hasi bazen ere, gure martxan zijoan, baina gu baino aurreraxeago.
Kilometroak mantso egiten genituen, eta halako batean, Alberto,
plakiyak jota, geratu egin zen. Zerbait jan behar zuela erabaki zuen,
berandu samar ordea… Imamol eta biok aurrera jo genuen, nire martxa
motelean, betiere. Aldapa gogorrenetan ari ginela atzetik zetorrenaren
sufrimendua aipatu eta bada ez bada zai geratzea erabaki genuen.
Zerbait jan eta han azaldu zen Alberto egundoko pajararekin. Berriz
txokolatea eta fruta eman, indarrak berritu eta jarraitzea erabaki
genuen. Ni nire
betiko martxan, piñoi handiena jarri eta segi poliki-poliki, baina nik baino gehiago sufritu zuen plakiak jota zijoanak… Petxa
ordurako asper-asper eginda egongo zen goian. Erroimendiko gainera
iristean aldapa pika bat azaldu zen, eta hori baino okerragoko zerbait
ere bai: haize gogorra aurrez-aurre. Pedalkada bakoitzeko bi
Mekaguendios eta hiru Puta-semia esan nituen gutxienez. Baina gaina
igaro eta atsedenaldia dago, sari moduan.
Erroimenditik Larrañeko gainerako bidea ez da hain gogorra, bukaeran
dauka malda handiena, baina bukaera dela jakiteak asko laguntzen du.
Hala ere, bideak engainatu egiten du: malda gutxiko bide bat ikus
daiteke erroimenditik, eta haseran bidea hori zela pentsatu nuen, baina
aurrera egin ahala beste bide bat ikusi ahal da, hori gogorra dela
nabari daiteke, eta zeinek izan behar bidea? ba, gogorrenak, jakina!
Goian haizeak gogor jotzen zuen, eta Petxa ez zegoen bertan.
Beheraxeagoko aterpera joan zen. Nik gainetik Albertori animo ohiu
batzuk bota nizkion, eta bere ezinaren argazki batzuek atera nituen,
momentu horiek ez ahazteko modukoak baitira.
Beherako bidea ederra izan zen, tartean Lazako gaina igo behar izan
genuen, eta indarrak nahiko xahututa neuzkanez, han ere sufritzea
tokatu zitzaidan. Albertok ordurako gaindituta zeukan pajara eta ondo egin zuen Izabarainokoa. Por
tzierto, egundoko perretxiko piloa ikusi genuen bidean zehar…
Egun horretako bidearen profil osoa hauxe da: