Udaberriarekin bizikleten loratzea

Zarautz-Amezketa
Udaberria gainean daukagu eta eguna luzatzen hasita dago. Horrek bizikleta piloa atera du kalera, eta azken bi asteetan gu ere bizikletan ibili gara. Tenporada hasi da!
Bloga zeharo baztertuta eduki dut auskalo noiztik, baina ez ahaztuta neukalako, baizik eta denbora faltagatik… Laster hasiko naiz bloga aberasten, gainera berrikutzatxo batekin nator, azken mezuan Mikelek zerbitzu berri bat, Bikely, aipatu zidan, eta froga batzuk egin ditut. Ibilbideak markatzeko aukera eskeintzen du eta bertan aspaldi egindako, baina blogean komentatzeko neukan ibilbidea sartu dut: Zarauztik Amezketarako bidea egin genuen Liando eta biok, eta jardun haren ibilbidea markatu dut. Klik egiten badiozue google mapa bidezko ibilbidea ikusi ahal izango duzue…
Ibilbideaz bere lasaitasuna aipatuko nuke, baina Liandorekin joatea hutsegite nabarmena izan zen… Ni baino gazteagoa, handiagoa eta sasoitsuagoa baita. A zer kabroi puzka! Zarauztik Azpeitira ziztu bizian eraman ninduen, ondo ezagutzen dudan bidean, eta han Matxinbentarako bidea hartu genuen. Bide horrek goranzko joaera dauka eta nire ezintasuna agerian jarri nion Liandori, alegia, bere kurpila jarraitzeari laga nion. Handik aurrera lasaiago joan ginen, eta horrek asko edertzen du saioa. Matxinbentatik aurrera jarraituz Mandubiako gaina igo behar da, eta hori mantso-mantso igo nuen, zuhaitz artean egiten du gora bideak, beraz ezin da aspertu, bailarari begirada batzuek eta basoari beste batzuek emanaz errez pasatzen da igoera.. Gero behera, Beasain aldera. jeitsiera mundiala. Handik Ordizira, herri barnetik eta ordizitik Zaldibira. Ordiziako klasika korritzen zen eguna zen kasualitatez, eta Zaldibi pasata, Larraitzerako igoeraren hasieran, Sarturdi auzora doan bidegurutzean ziklistak pasa zitezen geratu egin behar izan genuen. Haiek beherantz pasa ziren, eta eskerrak beraien gurasoek ez zituztela ikusi… Bati baino gehiagori bihotzekoak emango lioke haien abiadura ikustean.
Larraitzera iritsitakoan Amezketara jeitsi behar da, eta han azken igoera egin genuen, San Martin auzoko atseden gunean bazkaria antolatu zigun txintxarri batek eta uste dut huraxe izan zela egun guztiko aldapa gogorrena…

Eskerrak zerbeza freskoa zegoen, eta ondorengo bazkaria  ere ontzat emateko modukoa zen…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude