Sinestezina.
Neure buruari ziztada jartzeko gai izan naiz.
Artritisaren kontrako tratamendua aldatu didate, eta orain, zainetatik barrena sartu beharrean, azalaren azpian indizio baten bidez sartu behar dut tratamendu berria. Eta neuk sartu behar dut indizioa. Eta egin dut!
Duela ordu erdi sartu dut ziztada eta hemendik aurrera astero egin beharreko zerbait izango da.
Aurreko astean ospitalean bertan sartu zidaten lehen dosia, eta droga berriarekin gainbehera etetea lortu nuen, dena hobetzen hasi da eta oraingo dosi berriarekin are eta hobea izango omen da nire egoera. Beste sarrera batean kontatuko dut infliximab edo remicade drogarekin gertatutakoa. Oraingo honetan nire azaƱa dokumentatzearekin nahikoa izango da.
Data garrantzitsua: 2011ko ekainaren 11. Alkate berriak izendatzeko eguna. Egun handia!
Izerdia botatzeari laga diot…
Joxe, zure web orri, blog edo dena delako hau topatu dut blogosferan edo ez dakit non, a zer sorpresa! Eta, klaro, sartu egin naiz ea zertan zabiltzan jakite aldera; hau ere xelebrea da, ondo-ondoan bizi den anaiari buruzkoak interneten bilatzea! Bueno, kontatzen duzuna banekien, ikusi zaitut eta indizioa sartu aurreko izerditan, eta baita sartu ondorengo satisfazuian ere. Hobeto zaude, hori da onena.
Nire lanerako material bila nabil, euskal pirata eta korsarioei buruz jakin nahian, eta hara nora iritsi naizen, ZIZTAZALERA! Interneten kontu hau infiiiiiinitoa da!
Muxu