Bai, bai. Lau aldiz joan naiz Landetako Leon herrira bizikletaz. Lehenengoan bakarrik joan nintzen, eta bidaiaren komentarioa blogean sartu nuen, baina beste hirurak lagun artean egin ditugu. Horiek ez ditut blogean sartu izan, baina bikely bidez hainbat ibilbide markatuta laga nituen, bata blogean sartutako ibilbideari dagokiona da. Hau Leongo Lakuaren ifar alderaino doa eta 91 kilometro ingurukoa da. Bestea, ihaz egindako bideari dagokiona da 131 kilometrotakoa. Azken horretan Angelu eta Baiona inguruko trafikotik ihes egin nahi izan genuen, horregatik da luzeagoa.
Aurten ere trafkotik ihes egin nahi izan dugu, baina bidea hain luzea egin gabe. Irtenbidea Imamolek proposatu zuen, Senperetik barrena Baionara joatea! Eta egia esateko bidea zoragarria da; trafiko gutxi, aldapa ere neurrian, zuhaitzez jositako inguruak eta ibilbideari gehitzen zaizkion kilometroak ez dira gehiegi, guztira 103 kilometro. Ibilbide osoa mapan ikus daiteke:
Aurten bost izan gara, hurrengo urtean zenbat izango gara? apustuak egin.