Hasiera gogorra baina igotzeko modukoa
Igandean ordua aldatu zuten, baina hala ere biltzea lortu genuen, ez ordea esandako orduan… Goizeko 9:00tan telefono deia jaso nuen iratzargailua joka ari zen bitartean. Hori gertatu izanagatik banekien bakarra iritsi zela bizikleta zitara garaiz. Bezperan afaria izan genuen eta ordua ez aldatzea erabaki nuen goizaldeko ordu txikitan. Horrela ez nintzen garaiz jeikiko, eta bi bilduz gero ez zidaten deituko goizeko ordu horietan… Baina telefonoak jo zuen eta joango nintzela esan nion Imamoli, Xubi ere ez zela garaiz iritsi, baina azalduko zela esan omen zion eta zai egon behar zuenez, nik ere jeikitzea erabaki nuen.
9:20tarako han ginen hirurok, eta Aizarnara joatea erabaki genuen. Zumairaino itsas bazterretik joan ginen, batere aldaparik gabe eta itsaso bare-bareari begira. Esnatzeko era hoberik ez dago! Handik Iraetara bideak pixkat gora egiten du, baina kontuan hartzeko moduko aldapa bakarra dago: autopistako irteeratik Arroa aldera 800 metroko aldapa egoskorra dago, ehuneko 6.5eko malda dauka, eta gogorra egin zitzaidan. Eskerrak Iraetan ur pixkat edaten geratu ginen.
Handik Aizarnara jo genuen, 3 kilometroko igoera serioa: hasiera %10ekoa baina 250 metro, gero lasaitu egiten da, baina ez gehiegi, 2.5 kilometroan batez beste %7ko malda baitauka. Aldaparen azken 500 metroak lasaiak dira. Gainetik Aizarnara beste kilometroa dago, baina behera egiten du. Hala ere pedalei eragin behar izan genien, haize handi samarra baizebilen, eta beti bezala kontra!
Egindako ibilbidea beheko mapan ikus daiteke:
Zakila bueltak eta Aizarnako aldapatxoak osatzen dute. Askotan egiten dugu ibilbide hori era guztietako lekuak baitauzka: hasiera laua, gero aldapa eta azkenik tarteko ibilbidea, aizarnazabaletik zarautza joateko meaga igo behar baita.
Eta zergatik ez zenuten jarraitu Aizarnatik Santa Engrazi aldera? Hor ere malda polit batzuk badaude. Gero hortik Azpeitiara edota Granada Errekara ere jaitsi daiteke. Halere, igande baterako nahikoa egin zenutela iruditzen zait, lasai.
Ordua aldaketari dagokionez, esan, gure igandeko irteeran 5etik 2 bakarrik iritsi zirela garaiz hitzordura. Azkenean ordubete atzeratu behar izan zen irteera…
Aizue, apuntatu al zarete Tropelaren lehiaketan? Oraindik ez? Helbidea honakoa: http://www.tropela.net
Zuen ustez nork irabaziko du Itzulia? Eta lehen euskalduna?