5. ziztada + 4 = 6. ziztada -4

Orain dela lau aste pasatxo jaso nuen doping dosia, eta hurrengoa hiru aste eta erdi barru emango didate. Propoli dosiak ere hartzen ditut, eta egoera orokorra ez da txarra. Hala ere psoriasiaren “erasopean” nago… Egia da ez dudala jatordu guztietan hartzen propolia, baina gehienetan bai! Behar bada, azal gogortua lima berezi batekin gutxitu izana izan daiteke azala zartatzearen arrazoia. Azal-kostra txikitzean ahuldu egingo zen, eta zeharo lehortuta zegoenez pitzadurak agertu zaizkio, eta pitzadura horiek haragi gorritan uzten didate hanka-azpia… Zauriok nolakoak diren jakin nahi duenak argazkia ikus dezala.

Hemendik atera beharreko ondorioa? Lima puta hori kumuntzulora bota behar dudala! Hain ondo nenbilen eta dena kakaztu dit. Orain berriz ere farmazian egiten didaten ukendua ematen ari naiz, ea lehen bait lehen sendatzen zaizkidan zauriak.

Poliki-poliki, ondorioz-ondorio, bizitza nolakoa egin behar dudan ikasteko balioko ahal dit hankasartze honek!

Beno, hau ere jasota geratuko da blogean, eta horixe da blog honen benetako helburua.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun 5. ziztada + 4 = 6. ziztada -4-ri

  1. egilea: ziztazale

    Aupa Pello,

    Nik bi ukendu erabiltzen dizkiat, bata dermatologoak errezetatutako ukendua, eta bestea Zarauzko ikastolako andereino Lukeren ukendua.

    Lehenengoaren formula etxean zeukat, eta oso efikaza duk zauriak ixten, baina nire inpresioaren arabaera lehortu egiten dik.

    Bigarrena dagoenekoz jubilatuta dagoen irakalse batek eman zitxian, baina ez zeukat formularik (lortuko diat!). Berez, zauri eta erredurentzat omen duk, eta niri on egiten zidak zauri horietan.

    Propolia ere eman izan diat, baina oso gutxitan. Hik proposatutako nahasketa probatuko diat, baina, zer duk karite gaia?

  2. egilea: Pello

    Karite duk Afrikako sabanako arbola bat almendren antzeko fruitua ematen duena, eta horrekin gurin gisako bat egiten diate, kosmetikan oso erabilia. Aipatu diat, zehazki gaur darabilkidan ukenduan dagoelako.

    Ea lortzen duan azal horiek gozatzea.

    Pello.

  3. egilea: Patxi

    Aupa ziztazale:

    Galdera bat luzatu zenidan, eta kosta erantzutea. Berandu baina seguru hala ere. Nere blogean daukazu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude