Oriotik Aiara

dena ez da gora...

dena ez da gora…

Aiara joateko bideak asko dira, baina hau ez dut uste jende askok erabiltzen duenik. Hasiera zingira kanping aldera doan bidetik egin behar da, baina kanpingera iritsi baino lehen ezker aldera jo behar da, eta hor hasten da aldapa gogorrena, ehuneko 10 inguruko aldapa. Nik udaberri batean igo nuen eta aldaparen okerrenean gereziondo eder bat zegoela gogoratzen dut, geratzeko esaten zidaten bere gerezi gorriek, baina egun hartan, nonbait, ondo gosaldu nuen eta geratu gabe aurrera egin nuen. Bide hau orain dela lau edo bost urte egin nuen Imamolekin, eta ez zaigu okurritu berriz egitea. Gainera bizikleta zaharrarekin egin nuen, nere peugeot maitearekin, eta bi plato besterik ez dauzka, beraz ederki sufritu behar izan nuen haserako aldapetan. Hala ere bide honek badu beste pega bat: tontor batera iritsitakoan berriz behera egiten du, 75 metro inguru jeisten ditu eta Oriotik Aiara doan bide normalarekin (Santiotik barrena doan bidea da normaltzat hartzen dena…) bat egiten duenean, artean Aiara iristeko bide normaleko aldapa gogorrena igo behar dela konturatu ginen (ehuneko 7 inguruko malda). Ezusteko horrez gain bidea polita eta trafikorik gabea dela esan behar da.

Igoeraren bidea planoan ikus daiteke . Ohiko bidea ekialdean geratzen da, baina mendebaldean ere badago bideren bat, nik oraindik igo ez dudana portzierto.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Oriotik Aiara bidalketan

  1. egilea: Loroño

    Aupa ziztazale,
    Igoera hori polita da baina bada hor inguruan beste bat polita bezain gogorra. Zingirara doan bidea hartu eta errota jatetxe parera heldutakoan eskubira hartu baina Errotako aparkalekura saru gabe gora egiten du bideak eta berehala antzemango duzu, aldapa gogorra hasten delako. Nolanahi ere gogrrena geroago dator. Kilometro batera edo % 23ko horma bat pasatu behar da 200 metro ingurukoa. Gero ordeka polita deskantsu bat hartzeko eta, azkenean igoeratxo bat Odoltsuko bidea elakartzen den arte Aiako lehen etxeetara iritsi baino lehen. Nekazalturismoko baserri bat pasa behar da aurretik. Ezagutze ez baduk hurrengoan probatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude