3. ziztada eta propolirik ez

Hirugarrena ere sartu zidaten irailaren 29.ean. Aurreko aldian baino hobeto bukatu nuen zortziastealdia, baina ezin esan ondo bukatu nuenik: beti bezala herrenka.

Orain lau aste pasa dira, eta ederki nabil, baina propoliaren etena luzatu egin dut eta psoriasisa gustora dabil, ni ez ordea!

Ikusiko dut ea zortziastealdia propolirik gabe egon ala ez… Azalak horrela jarraitzen badu propoliari ekingo diot, bestela hurrengo ziztadararte egongo naiz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat 3. ziztada eta propolirik ez bidalketan

  1. egilea: Mikel

    Joxe:

    Propolia eta erleen beste zenbait ezaugarri eta ahalmenei buruz aste honetan Argian erreportaia nagusia.
    Bistazoa bota nahi badiok… hementxe:

    http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm

    Txau

    Mikel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude