72 kilometro inguru
Bigarren eguneko jarduna ere gustora egiteko modukoa izan zen. Miarritzeren edertasunaz gozatzea erabaki genuen, baina Miarritzeren ifar aldeko hondartzak ere ezagutu nahi genituen. Hori egiteko Baionatik, ibaia jarraituz, kosta alderaino joan behar genuen, eta Baionara joateko trafiko handiko bideak ekiditearren, Kanbotik halsu, Jatsu eta Villafranque herrietatik doan bigarren mailako bidea hartzea erabaki genuen. Aldapa gutxiko bideak dira (badaude aldapak, bigarren mailako bide guztietan bezalaxe, baina onartzeko moduko aldapak dira). Horrela Baionaraino iritsi ginen, bertan Baiona Ttipian zerbeza eder bana hartu ondoren Itsaso aldera jo genuen. Bizikletentzat bidea dago itsas bazterreraino, eta berau profitatuz gustora asko iritsi ginen eguneko bigarren zerbeza hartzeko aukera eskaini zigun hondartzako txiringitoraino. Handik kostaren paralelo doan bidea jarraituz Miarritzera iritsi ginen. Pena bidea barnekaldetik doala, eta ez dela itsasoa ikusten bertatik, baina tira, ezin dena perfektoa izan… Miarritzeko eraikinen edertasuna ikustearekin dena ahazten da. Atrebentzia izan daiteke, baina Miarritzek Donostiarrari eta Zarauztarrari geure herri polittak Miarritzen ondoan hain polittak ez ote diren pentsa arazi zigun. Garai batean Zarautzen ere baziren etxe eta palaziyo eder askoak, baina apartamenduek diru gehiago ematen dutenez…
Beno eta miarritzetik berriz ere Itxasura joan behar genuen, banekien Parmako aireportu ondotik joan behar genuela, hau da, Angelutik, baina Aireporturako bidea jarraitu genuenez, mapan ikus daitekeen moduan alferrikako hainbat kilometro egin genituen. Zuzenean Angelura joan beharrean aireportu ingurura hurbildu ginen, eta handik Angelura. Gero bide nagusia hartu eta Isturitzetik barrena Itsasura iritsi ginen, tartean pijoz jositako golf zelai bateko tabernan ur botila 3.5 euro ordaindu ondoren. Aikejoderse! Baina hori ondorengo pistina saioarekin ahaztu genuen.