Ziztada jaso nuenetik bigarren astea amaitzera doa. Orkatila ondo daukat, baina windsurfa egiten jardun nuenean egundoko astindua eman nion. Zuatzako ur-kirolen artean windsurfa egiteko aukera izan genuen, eta, bizioso hutsa naizenez, ordubeteko saioa egin nuen. Tablaren gainean orkatilak, ekilibrioa mantentzeko, lana egin behar du, batez ere biraketak egiterakoan, eta horren ondorioz haunditu egin zitzaidan, gainera mina ere eragin zidan, eta herrenka ibili behar izan nuen larunbatean (igandean hobeto zegoen). Dena den, dagoenekoz pasa zait, eta berriz ere ondo daukat orkatila.
Bestalde, urtebetetzetan oparitutako eskarpinak erabili nituen bainatzeko eta psoriasiak eragindako guneak ez zitzaizkidan zartatu. Etxeko hiru nexkei eskerrak eman behar dizkiet horrelako opari ona egiteagatik!