Pagoeta egunean pagoetan

img_jun_07_2005_30_39

Ekainaren lehenengpo igandean Pagoeta eguna izan ohi da, eta kuadrila guztia (ia guztia) bertara joatekoa zen, ni izango nintzen bertaratu behar ez zuen gutxietakoa…

makina eta makinista.

makina eta makinista.

Gainera aurreko aste osoa horkatileko minez pasa ondoren, burutik pasa ere ez zitzaidan egin bertan ager nintekeenik. Baina, goiezean, jeiki bezain pronto, nire hanka petrala lurrean jartzeko moduan zegoela ikusi nuen, eta bizikleta buelta ematea okurritu zitzaidan. Eta nora joango naiz Pagoeta egunean? Pagoetara! nora bestela? Nire mendiko bizikleta hartu eta Pagoeta aldera bideratu nuen nire jarduna, iristeko esperantza handirik gabe, baina Urdaneta bera igotzea nahiko gogorra denez, iristen nintzen tokiarekin konforme izango nintzelako ziurtasuna neukan. Urdaneta atzean laga eta Sarobe-Berri (Saberri?) baserriranzko aldapa ankerrari ekin nion. Nire bizikletaren milagrosa Zarautzen bertan jarri nuen lanean, eta aldapa horretan bizikleta zein ona zen ikusi ahal izan nuen. Oinezkoan abiadura baino azkarxeago igo nuen, eta bide erdian oinezko zikloturista batekin egundoko “konberstaziyua” eduki nuen… Ondoren Nebera baserria zena baino lehen Oinezkoen bidearen eskuin aldetik doan pista hartu nuen, eta pista horri jarraituz pagoetaren tontorreraino heldu nintzen. Hori bai, teniseko peloten neurriko harri zapalduen bidez egindako pìsta da, eta harriak suelto dauden lekuetan pixkat kosta egiten da bizikleta gainean mantentzea, gainera aldapa ederra da!
Hala ere, goiko saldaren kalitatea hain da altua egindako lana baino gehiago merezi duela… Ez konparatu Xoxotekoarekin. Mila esker Pagoeta Mendizale Elkartekoei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude