bide motza!
SuperThony da errege eta aurtengo saioko faborito ere bai. Udara bukaeran erabaki beharreko kontua da… Inor ausartuko ote da erregea bere “sillinetik” kentzen? Igeldoko buelta egin genuenean argi laga zuen ez dagoela txorakerietan jarduteko . Bere urtebetetzea gu guztiok atzean utziz ospatu zuen, ezin izan genion aurpegiko poza ikusi, ipurtaldea bakarrik erakutsi baizigun.
Horrelako demostraziyua egin bazuen bere kandidatura aurkezteko izango zen, edota potea ordaintzeko dirurik gabe etorri zelako izan zen eskapada? Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Erantzuna ez duk aiako igoeraz (pedalen bidez erantzun zioat horri), blog estreinatu berriaz baizik. Goienako blogetan saltseatzen ari naizela, Goienako blogosferako indizean (www.goiena.com/Telematika/Goienanet/Blogak) ez haiz agertzen. Zer duk hirea, blog klandestinoa?
Saltseatzen jarraituta, helbide okerrean erori naizela ohartu nauk, http://www.goiena.net/blogak helbidean zerrendan hago eta. Dena dela, ziztazale, mundiala duk “zergatik ziztazale?” esplikazioa! Oso ona, “ez pentsa adarra jotzea gustatzen zaidalako jarri diodanik” hori!