matxinbetarainoko bidea
Beno, iritsi da aurtengo lehen zita ofiziala. Aurten ezohiko zita egon da Nafarroa ingurua ezagutarazteko aukera eskainiz, eta zitarik gabeko beste saioaren bidez nik Landetarainoko bidea ezagutu ahal izan dut, baina igande honetan izango da benetako lehenengo saio antolatua. Zarautz – Meagas – Aizarnazabal – Iraeta- Aizarna – Errezil – Bidegoien – Santa Ageda – Beizama – Ñuarbe – Matxinbenta. Ez da makala ibilbidea! Aldaparik gabeko zati bakarrak zazpi kilometro dauzka, meagas jeitsi (7.km) eta Iraetako bidegurutzerainokoa (14. km). Hala ere aurten lau baietz!
Lau baietz?
Baliteke, bai, ni laugarrena izatea. Hala ere, azken unera arte ez diat erabakiko, seguru asko.
Aitzakia ederra, dena den, hire bloga estrenatzeko, xoxy.
Soziedadera arte,
Xabier