Gaur egun Remicaderen bidezko tratamendua jarraitzen ari naiz. Gora drogak! Horri esker minak desagertzen dira eta bizitza normala(?) egin dezaket. Tratemenduaren ingurukoak:
- Modua. Zainetatik sartazen didate, ia hiru ordu entxufatuta pasa behar izaten ditut 250 zentilitro sartzeko, poliki-poliki sartzen baitigute. Tentsio arazoak sor omen daitezke eta horiek ekiditeko mantsotzen digute prozesua. Niri tentsioa jaitsi egiten dit, beste batzuei igo arazi egiten die. Tentsioa 13-7 edo 13-8 eduki ohi dut, eta bukaeran 12-7 edo 11-6raino jaisten zait.
- Kantitatea. Niri sartzen didaten kantitatea 240 da. Hori litro laurden bateko infusio batean nahasten dute eta… zizta! barrura dena! Pertsonaren pisuaren arabera erabakitzen dute kopurua: kiloko 3 eta 10 mgr bitartean. Nire kasuan minimoa da, baina gizenduta (kabendios!) nagoenez, hortik behera nabil.
- Frekuentzia. Zortzi astean behin ematen didate, eta momentu honetan esku artean daukadan papelean azaltzen denez lehenengoa 2003ko apirilaren 13. egunean daukat apuntatuta. hurrengoa maiatzaren 13an, hurrengoa 03ko ekainaren 12an. eta ondoren 8 astetako zikloak hasi ziren, hau da, abuztuaren 7an, urriaren 2an azaroaren 27an…
- Eraginak. Mundiala da! zortzi aste horien hasieratik berehala nabaritzen da eragina. Hurrengo egunena bertan minak desagertu egiten dira. Baina ez du sendatzen. Nire kasuan orkatila blokeatuta daukat, mugimendua oso mugatuta. Tratamenduaren aurretik, mugitzen saiatzeak ikaragarrizko mina eragiten zidan, baina tratamenduarekin mina desagertu egiten da. Mugimenduaren topea lehengo bera da, baina minik gabe. Asteak aurrera doazen heinean, remicaderen eragina desagertzen hasten da. 7 aste ondo pasatzen dira, baina azken astean minak eta psoriasisa areagotzen zaizkit.