POTEO EUSKALDUNA ARRASATEN

Eztarria bustita mingaina askatzen zaigunez, Arrasateko Zahar Berri egitasmotik, Zahar Berriko Poteo Euskalduna antolatu dugu; euskaraz Arrasateko kaleetan zehar, pote batzuk hartu euskaldun berriek mingaina askatu eta ondo pasatzeko aukera paregabea!

Noiz: Maiatzak 25
Nondik hasita: Portaloitik
Zertarako: Euskaraz poteatzeko

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ARRASATEKO AEK

Aste Bukaera honetan Arrasateko AEKkoak Barnetegian egon omen dira, eta Loreak argazki hau bidali digu, inbidia emateko edo… itxura earra daukate!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Eguraldi ederra eta gu hemen ordenagailu parean!

Gaur, maiatzak 11, eguraldi ederra! Eta gu, hemen gela barru batean ordenagailuen aurrean.

Eguraldi ona, lanerako gogo gutxi, opor usaina airean…ikasturteko balorazioa egiteko momentua da, zer iruditu zaizkizu Zahar Berritik antolatu ditugun euskaltegiko ekintzak? Gogoratu hilero antolatu dugu bat.

Pintxo lehiaketa, Patata tortilla lehiaketa, Alainek Mexikora egindako bidaiaren argazki proiekzioa, Goienara bisita, Mozambikeri buruzko argazki proiekzioa, Bixente Pagoaga artzaiarekin solasaldia…

Zein ekintza errepikatuko zenuke, non aspertu zara, zer egitea proposatuko zenuke?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 15 iruzkin

Losintxa lehiaketa

Hilabetero Zahar Berrin Berbetan hilabetekaria kaleratzen dugu, bertan egitasmoko albisteak, kronikak eta bestelakoak idazten ditugu. Lehiaketa bat ere badaukagu Ezetz asmau! Alegia. Hilabete honetan Losintxa lehiaketa bat antolatu genuen Euskara ikasleek euskarazko losintxa mordo bat idatzi zituzten, guztiak irakurri eta edonoren animua igotzeko balioko dutelakoan Blog honetara ekarri ditugu. Beste losintxaren bat bururatzen bazaizu idatzi, gustukoren bat badaukazu aipatu! Parte hartu gure blogean.

Loreak naturaren irribarreak dira.Saiatuko naiz nire bizitzan zehar zure lorea izaten
(Eva maria Ramirez Vallejo)

Zu zara aldaketa klimatikoaren arrazoia artikoan
(A. Bengoa)

Zu bai morrokaua
(Antonio Jurado)

Lehenengo bistako maitasunean sinesten al duzu ala berriro pasa behar dut?
(David Arnaiz, M Jesus Elkorobarrutia)

Zure ama pastelera izango da, zu bezalako bonboi bat ez duelako edonork egiten.
(Mari Herranz)

Hau da gure eusko labela!!! Zure izter kilo batek milloi bat balioko du
(Josean Ramos)

Zu kafe eta ni esne, biok batera kafesne.
(Itziar Bolinaga)

Eraman nazazu bihotzean, nik zu eramaten zaitudan bezala.
(Luz Maria Gallego)

Izarrek dir-dir egiten dute zeruan, eta zuk nire bihotzean
Lorategiko lore guztien artean zu zara ederrena
Begietatik sartzen den eguzkia zara, bihotzeraino heltzen da eta kohetea bezala lehertzen da.
(M Luisa Hernandez)

Txupatxusa izan nahiko nuke zure ezpainen artean egoteko.
(Encarna Rodrigez)

Zu zara nire bizitzako doinua
(Cheli Rubio)

Zure begiek zartaginak dirudite, begiratzen dizkizudan bakoitzean arrautzak frijitzen zaizkit
(Fani Gonzalez)

Zu zara nire bizitzeko gizona, maite zaitut nire amodio osoarekin, zure aurpegiak liluratzen nau, zure begiak eta zure begiradak zoratzen naute.
(Ainara Blanco)

Kalean gerizpetik ibili behar duzu, eguzkitan bonboiak urtzen dira eta.
(Jose Luis Del Rio)

Hori bai haragia, eta ez nire amak lapikora botatzen duena
(Jon)

Hain ondo zaude!! Erroparekin eta guzti jango zintuzkedala nahiz eta gero hilabete bat pasa trapuak ipurditik behera botatzen
(Pablo Blanco)

Zu zara nire puzzleko zatirik handiena
(Edurne Marañon)

Zure bihotzaren taupada nire bizitzaren musika
(Jesus Mª Arze)

Oraindik ez dira zu deskribatzeko hitzak sortu
(David)

Zuk pizten duzu nire bihotzaren txinparta
(Xabier Perez)

Hori da gorputza, eta ez guardia zibilarena
(Jesus Mª Lana)

Ez dago munduan zure bihurguneak menderatuko dituen balaztatze sistemarik.
(Borja Rodrigez)

Zu ilgora, ni ilbehera eta biok batera ilargi betea
(Kristina Txurruka)

Zure bizitzaren taupada da nire bihotzaren musika
(Pilar Valor)

Gaztelu bat eraikiko dizut, erreginak bezala larrua jotzeko
(Borja Rodrigez)

Ez itxi begirik, argi gabe geldituko gara eta…
(Mak)

Zu zara nire arnasbidea. Zu gabe ito egingo nintzateke.
(Isa Carrera)

Betokerra izatea gustatuko litzaidake zu bi aldiz ikusteko
(Yolanda Alvarez)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 9 iruzkin

Nor izan zen Tomasin?

Karlistadak, zumalakarregi, XIX. mendea, gure historia gutxi ezagutzen dugu, gure arbazoen bizipenak, gure lurrak astindu zituzten gerrak, inguruak odolez busti zituzten erregeen ametsak, foruak, abertzaletasun primitiboa?

Pixkat gehiago ezagutzeko Tomas Zumalakarregiren jaioterrira joango gara, Ormaiztegira, bertako museoa ikustera eta gure arbasoen historia pixka bat ezagutzera.

Noiz: Maiatzak 6

Nola: kotxeetan

Nora: Zumalakarregi Museora

Orduak: Arrasaten 10etan arbolapetan. Bergaran 10:15etan frontoian

Informazio gehiagorako deitu Jardun (943763661) edo Zahar Berira (943771228)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

OPORRAK GOZATZEKO, BAINA EZ BETI!

Asko gara oporretan egon garenok; orain, hurrengoak noiz etorriko zain egon behar, udara arte, alegia.

Izenburuak dioen bezala, oporren helburua ondo pasatzea da; oporretan joaten garenean, ondo pasatu nahi izaten dugu, egunerokotik deskonektatu, eguzkia hartu, paseatu, edo juergak egin. Norberak ikusten du zer, adinaren arabera ere izaten da aldea.

Dena dela, sarritan izaten dira ezustekoak ere, inoiz oporrak hondatzeko bestekoak gainera. Horrelakorik pasatu bazaizu, eta kontatu nahi baduzu edota aholkuren bat eman nahi badiguzu, hemen duzu aukera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Txillidalekura Irteera

Txillidalekura Bisita

Goiz polita pasa genuen Txillidalekun, artistaren obrak ulertu ez dakit baina begiratu eta gure iritziak bota, bota genituen inongo konplexurik gabe gainera. Gainera erakusketa berezia ikusteko aukera ere izan genuen, Txillidak egindako omenaldi ezberdinei buruzko erakusketa baitzegoen. Polita Txillidaleku.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irteera Txillidalekura

Datorren apirilaren 22an Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar-Berri egitasmoetako partaideek, lehen aldiz batera egingo dute irteera. Kasu honetan Txillidalekura.

Bertara edonor etor liteke; Aste bukaeretako ekintzen helburua euskaldun zahar eta berriek batera irteera bat egin eta euskaraz hitz egiteko guneak sortzea da.

Irteera honetara etorri nahi duenak deitu dezala Jardun (943763661) edo AEDko bulegoetara (943712117)

NOIZ: apirilak 22
NORA: Txillidalekura
NOIZ ELKARTU: Arrasaten 9:00 Arbolapetan
Bergaran 8:50 Frontoian

NOLA: Kotxetan

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

ARTZAIN BATEKIN SOLASEAN

ARTZAIN BATEKIN BERRIKETAN

Pasa den martxoaren 30ean, AEK eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleek Bixente Pagoaga artzainarekin solasaldia izan zuten AEDko elkartean. Teknologia berrien, globalizazioaren, eta kontsumo absurdoaren mundu honetan kokatu ezin dezakegun bizitza modu bat aurkeztu zigun Bixentek. Garai bateko artzainen bizitza eta zituzten lanak, bizitzeko beharrezko ziren baloreak, ama lurrarekin zuten lotura, akelarreak, animaliak… gai mordo bat izan genituen ahoan.

Euskara ikasleek, Bixenterekin batera atzera egin zuten denboran, Degurixa inguruko artzain txabola batean egon ginen hilabeteetan zehar, ur potable, argi edo komunik gabeko txabolan, egunetan pertsonarik ikusi gabe, artilea lantzen, gazta egiten,…

Artzaintzak ere mundu berri bati egin behar izan dio aurre, merkatuaren diktadurari nola egin aurre, gizarte berri honetara egokitu bere oinarrizko baloreak galdu gabe. Guzti hau ere izan genuen mintzagai Bixenterekin. Euskaltegiko ekintzak ezagutzen ez genuen bizi moldea erakutsi zigun.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ondo jan eta ondo bizi

Ondo jaten al duzu? Badakizu zein garrantzitsua den ura dietan? Zer egin soberako kiloak kentzeko? Nahi duzu profesional batek zure dieta azter dezan? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, animatu eta etorri!!!! Jakin dugu zaharberrik bidalitako loretxoaren bidez udaberrian sartuak garela. Sasoi hau soinu eta kolorez betetakoa izaten da eta horrek poztu egiten gaitu. Bada, ordea, urteko beste sasoi batzuetan baino gehiago kezkatzen gaituen gai bat: kiloak. Eta kiloekin lotuta, elikadura. Eta elikadurarekin lotuta, osasuna.

Horrela, bada, Udal Euskaltegian Amaia Diaz de Monasterioguren bertara ekartzea pentsatu dugu. Amaia dietista da eta zuetako askok entzunak izango dituzue Euskadi Irratian ematen dizkigun azalpen eta aholkuak.

Gaia interesgarria dela pentsatu dugu eta blog honetatik hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Beraz, badakizue, animatu eta etorri:

DATA: Apirilaren 4an, arratsaldeko 15:00etan
Apirilaren 5ean, goizeko 10:00etan

NON: Udal euskaltegian

Oharra! Norbait ezin bada etorri, baina zer edo zer galdetu nahi badu, idatzi hemen galdera eta Amaiak erantzungo digu. Erantzuna blogean jarriko dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin