Eguraldi ederra eta gu hemen ordenagailu parean!

Gaur, maiatzak 11, eguraldi ederra! Eta gu, hemen gela barru batean ordenagailuen aurrean.

Eguraldi ona, lanerako gogo gutxi, opor usaina airean…ikasturteko balorazioa egiteko momentua da, zer iruditu zaizkizu Zahar Berritik antolatu ditugun euskaltegiko ekintzak? Gogoratu hilero antolatu dugu bat.

Pintxo lehiaketa, Patata tortilla lehiaketa, Alainek Mexikora egindako bidaiaren argazki proiekzioa, Goienara bisita, Mozambikeri buruzko argazki proiekzioa, Bixente Pagoaga artzaiarekin solasaldia…

Zein ekintza errepikatuko zenuke, non aspertu zara, zer egitea proposatuko zenuke?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

15 erantzun Eguraldi ederra eta gu hemen ordenagailu parean!-ri

  1. egilea: Avelina

    Beno! badaukagu egun osoa eguzkia hartzeko!!!!!!!
    Arratsaldean denok Urkulura!!!!

  2. egilea: Mallabi

    Bai horixe. Kriston eguna ta gu hemen, baina berdin da. Kontua da, euskara eta euskararen mundua, jarraitzea eta laguntzea. Animo eta aurrera.

  3. egilea: bernar

    Patata tortila eta pintxo lehiaketa gustatu zait.
    Errepikatzea nahi dut.Artzaiarekin oso ondo pasatu genuen.

  4. egilea: urko

    Arrazoia daukak orain ere! Ezin al zen esposaketa hau, portatilekin kanpoan egin? Agian urrengorako.

    Bestalde, esan nahi dut asko gustatu zaizkidala antolatu diren ekitaldiak. Irakasleok ere klase bat gutxiago prestatu behar… kar kar kar.

    Beno, txantxak alde batera utzita, zorionak egin berri duzuen web orriagatik. Polita benetan!

    Segi horrela!

  5. egilea: xabi

    kaixo, Zahar-berri:
    Nire ustez labor haundia egiten ari zarete, gaur egun gendeak ez dauka denbararik besteentzat, eta zuek bilera asko antolatzen duzue. Animo eta aurrera.

  6. egilea: Legazpi

    Ba bai, gainera gu hondartzaren ondoan gaude, badakizue, Donostiako Ondarreta……, baina hementxe gaude lan eta lan.

  7. egilea: alain

    eguraldi ederra,
    hau ez da egun alferra,
    eman dezagun gerra,
    poteoa ta puzkerra.

  8. egilea: euken

    Datorren urtean Fer,Fidel eta nik irabaziko dugu pintxo lehiaketa.Animo

  9. egilea: alain

    lander, belarrioker

  10. egilea: elisabeth

    Hau zoritzarra , gu hemen eta besteak traguak botatzen

  11. egilea: fidel

    Gaur hemen gaude baina etzi Forura, barnetegira joango gara ez bada pasatzen ezer.

  12. egilea: fidel Berriro

    Goazen pote batzuk hartzera, bestela hutsik geratuko gara, egarrixa haundia daukagu eta.

  13. egilea: Elisabeth

    Hau eguna , loreak loratzen , eta denok irrifarrez eta pozez abesten

  14. egilea: lorea

    Astebukaeran foruko barnetegira. Norbaitek animatzen da? maiatxaren 12 13ean.

  15. egilea: Elisabeth

    Hau eguna , loreak loratzen , eta denok irrifarrez eta pozez abesten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude