Losintxa lehiaketa

Hilabetero Zahar Berrin Berbetan hilabetekaria kaleratzen dugu, bertan egitasmoko albisteak, kronikak eta bestelakoak idazten ditugu. Lehiaketa bat ere badaukagu Ezetz asmau! Alegia. Hilabete honetan Losintxa lehiaketa bat antolatu genuen Euskara ikasleek euskarazko losintxa mordo bat idatzi zituzten, guztiak irakurri eta edonoren animua igotzeko balioko dutelakoan Blog honetara ekarri ditugu. Beste losintxaren bat bururatzen bazaizu idatzi, gustukoren bat badaukazu aipatu! Parte hartu gure blogean.

Loreak naturaren irribarreak dira.Saiatuko naiz nire bizitzan zehar zure lorea izaten
(Eva maria Ramirez Vallejo)

Zu zara aldaketa klimatikoaren arrazoia artikoan
(A. Bengoa)

Zu bai morrokaua
(Antonio Jurado)

Lehenengo bistako maitasunean sinesten al duzu ala berriro pasa behar dut?
(David Arnaiz, M Jesus Elkorobarrutia)

Zure ama pastelera izango da, zu bezalako bonboi bat ez duelako edonork egiten.
(Mari Herranz)

Hau da gure eusko labela!!! Zure izter kilo batek milloi bat balioko du
(Josean Ramos)

Zu kafe eta ni esne, biok batera kafesne.
(Itziar Bolinaga)

Eraman nazazu bihotzean, nik zu eramaten zaitudan bezala.
(Luz Maria Gallego)

Izarrek dir-dir egiten dute zeruan, eta zuk nire bihotzean
Lorategiko lore guztien artean zu zara ederrena
Begietatik sartzen den eguzkia zara, bihotzeraino heltzen da eta kohetea bezala lehertzen da.
(M Luisa Hernandez)

Txupatxusa izan nahiko nuke zure ezpainen artean egoteko.
(Encarna Rodrigez)

Zu zara nire bizitzako doinua
(Cheli Rubio)

Zure begiek zartaginak dirudite, begiratzen dizkizudan bakoitzean arrautzak frijitzen zaizkit
(Fani Gonzalez)

Zu zara nire bizitzeko gizona, maite zaitut nire amodio osoarekin, zure aurpegiak liluratzen nau, zure begiak eta zure begiradak zoratzen naute.
(Ainara Blanco)

Kalean gerizpetik ibili behar duzu, eguzkitan bonboiak urtzen dira eta.
(Jose Luis Del Rio)

Hori bai haragia, eta ez nire amak lapikora botatzen duena
(Jon)

Hain ondo zaude!! Erroparekin eta guzti jango zintuzkedala nahiz eta gero hilabete bat pasa trapuak ipurditik behera botatzen
(Pablo Blanco)

Zu zara nire puzzleko zatirik handiena
(Edurne Marañon)

Zure bihotzaren taupada nire bizitzaren musika
(Jesus Mª Arze)

Oraindik ez dira zu deskribatzeko hitzak sortu
(David)

Zuk pizten duzu nire bihotzaren txinparta
(Xabier Perez)

Hori da gorputza, eta ez guardia zibilarena
(Jesus Mª Lana)

Ez dago munduan zure bihurguneak menderatuko dituen balaztatze sistemarik.
(Borja Rodrigez)

Zu ilgora, ni ilbehera eta biok batera ilargi betea
(Kristina Txurruka)

Zure bizitzaren taupada da nire bihotzaren musika
(Pilar Valor)

Gaztelu bat eraikiko dizut, erreginak bezala larrua jotzeko
(Borja Rodrigez)

Ez itxi begirik, argi gabe geldituko gara eta…
(Mak)

Zu zara nire arnasbidea. Zu gabe ito egingo nintzateke.
(Isa Carrera)

Betokerra izatea gustatuko litzaidake zu bi aldiz ikusteko
(Yolanda Alvarez)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

9 erantzun Losintxa lehiaketa-ri

  1. Nerea Mendizabal egilea: txomin

    Niri honako hau gustatu zait:

    Gaztelu bat eraikiko dizut, erreginak bezala larrua jotzeko

    haisera romantiko eta amaiera pornoa guztia esaldi batean laburtua. ONA!!

  2. egilea: JMO

    ZUK, NIK ETA……………………?

  3. egilea: Ave

    Zugandik zintzilikatuta nago, beroki bat udan bezala.

  4. egilea: alainski

    izarpean ezagutu zaitut, baina izarapean maitatuko

  5. egilea: Fidel

    Zure ipurdia ogi bat balitz, igurtzi beharko luke gurina arraun batekin.

  6. egilea: aaa

    zure bihurguneak ez lituzke ezta Fernando Alonsok ere gaidituko!!

  7. egilea: aaa

    Kamioi gidaria izango banintz nire kamioian eramango zintuzket, baina ez naizenez, nire bihotzean eramango zaitut

  8. egilea: aaa

    lore bat, bi lore, hiru lore; kontxo! perretxiko bat

  9. egilea: jose

    Ainara Blanco-ri zuzenduta, EHU-n ikaslea zinen , Fisikakoa, eta Ortuellan bizi zinen?, oraindik asko maite zaitut , ta nirekin berriro etortzea nahiko nuke, mesedez ….(barkatu eragozpenak jose nauzu,aizu beharbada beste pertsona zara baina nik pentsatzen dudana ba al zara idatzi neure posta elektronikora mesedez josegarc2002@yahoo.es )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude