More, give me more!

Lan zaila da egunkari baterako tipografia apartatzea, hainbeste daude desberdinak eta egokiak aukeran! Oso eginbehar nekeza izaten da batez ere, erabaki inportantea delako eta ondorio handiak ekarriko dituelako geroko lanean.

Tipografiak zeharo markatzen du argitalpen baten nortasun grafikoa. Gaur egungo politiko profesional bat izango banintz, moda-modako hitz aspergarriak erabiliko nituzke, hots, tipografiaren aukeraketa “erabaki estrategikoa dela” esango nuke baina, politikoa ez naizenez, benetan uste dudana esango dut: sarriegi gutxietsia izan arren, tipografia aukeratzea da diseinuan hartu behar den erabaki garrantzitsuenetariko bat.

Ehundaka eta ehundaka tipo mota ditut aukeran eta, Goienkaria-rako tipografia apartatzen ordu dezente emanda gero, jabetu naiz errealitateaz: bat bera ere ez dut lan horretarako aproposa.

Benetan, ondorio penagarri izan da konturatzea tipografia zale moduan fashion victim arrunt bat besterik ez naizela, eta haiek bezala, daukadanarekin sekula ez dudala nahiko. Gehiago nahi dut, eta gehiago, eta gehiago…

Eta jakina, nola asetzen da ni moduko typo victim baten gosea? erosten, ezta? bada, horixe egin behar izan dut, erosi. Iujuuuu!

2 iruzkin “More, give me more!” bidalketan

  1. Goio Arana

    “Noticias de Gipuzkoa”? ba, diseinuaren aldetik gustatzen zait. Orriaren planteamendua garbia da, tipografia ere gustokoa dut… orokorrean bai, gustatzen zait.

    Azala oso itxurosoa da, eta gainera, oso ondo erabilita dago orain puri-purian dagoen L formako diseinua

    Izena iruditzen zait xelebre samarra. Nola deitu behar zaio egunkari honi? “Noticias de Gipuzkoa”? Luzeegia ez da? Nola bestela? Noticias? Gipuzkoa? Denborak esango du! Dena dela,hauek ere badute Goienkariak bezala” eztabaidarako gaia…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude