Diseinuan, zenbakiek jokoa ematen dutela garbi erakusten dute hurrengo hiru adibide itxurosoak.
Lehena, Bo5t diseinu talderen logoa da; bigarrena, aurten, San Ferminetan aurkeztu den gazte peña berri batena da; eta, azkena, 2012 urteko Olinpiadak antolatzeko (asmoa zuen) Madrileko kandidaturaren logoa da.
Irakurketa-ariketa kuriosoak planteatzen dituzte halako diseinuek. Nola irakurri behar dira? Zein hizkuntzatan? Poliglota (samarra) izatea, halakoetan, plus bat izaten da.
Ezkerrekoak, irakurtzen jakitea besterik ez du eskatzen, hori bai, euskaraz ez badakizu grazia guztia galtzen du “Bost”-“5” horrek.
Erdiko adibidean, derrigorrez Iruñea zer den, eta euskara apur bat (bat, bi, hiru, lau, esaten, gutxienez) jakin beharko duzu, zer edo zer antzemateko. Beste edozein hizkuntzatan peñaren izen honek ez dauka inolako zentzurik. Leloa ere aproposa dute 3indarrok hauek: “Guztiak txuri, gu gorri”.
Eskuma aldeko logoa irakurtzeko, jeroglifiko zalea izatea lagungarria izango da, eta ia ezinbestekoa, geografia apur bat jakitea eta erdarazko eta latinezko zenbakiak ezagutzea.
Portzierto, Olinpiada kontu honekin, euskaldunok berriro ere Madrilen eta Parisen arteko interesen erdi-erdian. Azkenean, guk, ez irabazi, ez galdu.
Zenbakiekin eta hizkuntzaren jokoaren klasiko bat U2 musika taldearen izena da, edozin hizkuntzatan irakur daiteke: “U-Bi”, “U-Dos”, baina, benetako zentzua ingelesez irakurrita lortzen da “You too”, “Zeu ere bai”
euskaldunok berriro ere Madrilen eta Parisen arteko interesen erdi-erdian.
ZER???????????
Erdian? Akaso frantsesa zara? Madrilen alde, noski. Ez al dakizu, Madrilentzat ona dena, estatu osoarentzat on dela? Mesedez… Onurak, denentzat izango ziren. ai,ai,ai… Ikusi ta ikasi
Dirudienez, Canal+ berriak ere horrelako izen bat edukiko du.
Baieztatu gabe dago, baina izena Canal CU4TRO izango omen da.
Niri Madrilekoa benetan ona iruditzen zait, edozeinek irakurtzeko modukoa delako. Gainera, hurrengo baterako ere erabil dezakete, azken bi zifrak aldatuta noski.
Logotipo ederra dudarik gabe. Norena da?
Portzierto, Olinpiadak direla eta, ea Joko Olinpikoetako logoak eta maskotak ekartzen dituzun orrialde honetara, Goio. Futboleko mundialetakoak (Naranjito eta abar) hobe ahaztea…
Ondo segi.
Aibalaostia, orain arte hiru-indarrok irakurtzen nuen eta ez iruindarrok. Okulistan kolorezko borobiltxoak jarri eta ea zer ikusten nuen galdetzen zidatenean bezala…