Bizkortasun grafikoa

Aurreko mezuko (Zenbakiekin dantzan) erantzun batean, Mathiasen kopilotuak dio oso gustukoa duela Olinpiadetarako Madrileko kandidaturaren logoa, eta gainera, oso praktikoa dela erabilgarria izan daitekeelako hurrengo batean ere… Ba, antzeko iritzikoak omen dira Marca egunkarikoek…

Sekulako bizkortasuna erakusten dute kirol egunkari honetan azalak diseinatzerakoan: tipografian oinarritutako jokoak, irudiekin egindako txantxak, izenburuak modu ironiko edo elementu grafiko moduan erabilita…

Duten ohiturak eta estiloa ezagututa, nahiko iragargarria zen 2012 urteko Olinpiadetarako Madrilen aukeraren aldeko apustu (grafikoa ere) egitea, eta beraien webgunean ikus daitekeen moduan, egunak eman dituzte gaiarekin lotutako ikututxoak azalean kokatzen.

Harrigarria da zein modu sinple eta eraginkorrean nahastu duten beraien mantxeta eta Madrilgo kandidaturaren logoaren ideia. Ezkerreko azala, nominazioaren bezperakoa da, eskubikoa, berriz, Madrilgo kandidaturak ezetza jaso eta hurrengo goizekoa…

Ausartak dira diseinuan, segurutik, gure kioskoetan eros daitekeen egunkaririk ausartena. Izenburuak jartzerako orduan txafardero samarrak badira ere, orokorrean, oso ondo asmatu dute argitaratzaile-erosle harremanean eta estiloan. Esango nuke “Marca-ren estilo”tik asko dugula ikasteko gure “euskal esparru komunikatibo” klasikorro honetan.

Marca-k, munduko ondoen diseinatutako saria jaso zuen SND elkarteak antolatutako lehiaketaren azkenengo edizioan.

3 iruzkin “Bizkortasun grafikoa” bidalketan

  1. Mathiasen kopilotua

    Aupa Goio,

    Marca-ko onena portadak izaten dira. Askotan komentatzen ditugu lagunartean. Perla onak botatzen dituzte askotan…

    Kioskora joatean beti botatzen diot begirada bat Marca-ko portadari… Zer esanik ez Espainiak mundialetan-eta galtzen duenean.

    Bestalde, telebistarako publizitate ona egin izan dute. Beraien azken iragarkia (metroan doan tipo bat bidai lagunak animatzen hasten da, entrenadorea balitz) oso ona iruditzen zait. Baita irudiei laguntzen dien mezua edo slogana: El deporte Marca. Mugüeno.

    Erantzun
  2. Xabier Urtzelai

    Ados biekin. Gainontzeko kirol egunkariek AS, Sport, El Mundo Deportivo… ez dute Markak azalean asmatzen duen moduan asmatzen. Webguneei begiratua botaz gero, Marcak egunero-egunero erakusten ditu paperezko argitalpenean ateratako azala. Esango nuke jendeak hortxe egiten duela klik gehien.

    Baina, webguneei dagokienez, AS-ena gehiago gustatzen zait. Hori bai, azken berriak azkarren, Marcan.

    Erantzun
  3. Arman

    Bai espainarrek beti garaile ametsetan, baina gero…

    Tenis jokalariei “La armada invencible”deitu zioten. Armada hori lehenengo bataila baino lehenago ondoratu zela jakin barik suposatzen dut.

    Horretan ere bataila egin baino lehenago garaile ziren, baina gero…

    Joku Olimpikorako aurkeztutako kandidaturen logoen inguruan aipmenak hemen duzue:
    http://www.diseinua.net

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude