Logo desegokien adibideak klasikoak bilakatu dira, honez gero, sarean.
Batera eta bestera, akaso, gehien zabaldu diren bi adibideak batere fidagarria ez den pediatrarena eta bete-betean ikerketetara dedikatzen den zentruarena izan daitezke (portzierto, bigarren horretan agertzen dena pagoda bat omen da!).
Aipatutako bi logo horiek Microsiervos.com blog ezagunean ikusi nituen aspalditxo. Bada, orain, blog berdinean, oso lotura interesgarria jarri dute zakil logo lehiaketa batera.
Benetan, harrigarria da logoa aukeratzerakoan enpresa eta erakundeen arduradun batzuk erakusten duten inozentzia… hori bai zakil festa!
Baina, ez dago hain urrun ere joan beharrik, geurean ere egon badaudelako zakil design-en euskal adibide itxurosoak. Logoa ez bada ere, begira kartelean erakusten den altzaldia…
Ja,ja,ja.
Oso onak ikus daitezkeen logoak eta oso mezua. Gora Superbai!
Hemen inguran ikusi dudan zakil-logo hoberena, Bilboko Feria de muestras zaharreko logoa:
http://www.teowins.net/ images/feria/BILBAO.gif