Dortsal aukeraketak

Pilotuek euren zenbakiak hautatzeko aukera ez da berria 1-Formulan. Vettelek #5 aukeratu du. Historia dexente daukan zenbakia da #5: 1992an Mansellek zenbaki horrekin irabazi zuen txapelketa („red five“), 1994an Schumacherrek eta 1996 Damon Hillek.

"Red Five" Mansell
“Red Five” Mansell
Schumacher (Benneton-Ford, 1994)
Schumacher (Benneton-Ford, 1994)
Damon Hill (Williams-Renault, 1996)
Damon Hill (Williams-Renault, 1996)

Maldonadok #13 aukeratu du, normalean pilotuei gustatzen ez zaien zenbaki bat. Tradizionalki erabili izan ez den zenbaki bat.

Buttonek #22 eramango du, 2009an erabili zuen zenbaki bera Brawnekin txapeldun bilakatu zen urtean.

Gilles Villeneuve
Gilles Villeneuve
Senna
Senna
Alesi
Alesi

#27 historia asko duen zenbakia da. Gilles Villeneuvek erabili zuen zenbakia da; ondoren Ayrton Sennak erabili zuen sarritan, baita Alesik ere. 2014tik aurrera Hulkenbergek eramango du zenbaki historiko hori.

Alonsok zenbakiekin duen obsesioa konfirmatzen du: 1996an, 14 urte zituela karting txapelketa bat irabazi zuen, 14 zenbakidun autoarekin eta uztailaren 14an. Horregatik eskatu omen du 14a.

Alonsoren 1996ko karta
Alonsoren 1996ko karta

Dortsalen historian gertakari anekdotiko bat Damon Hill gidariarena da: 1992an Mansell erretiratu egin zen Williams taldearekin txapelketa irabazi ondoren. 1993an Williamsek Alain Prost eta Damon Hill fitxatu zituen. Bietako inork #1 dortsala eraman ez zezakeenez, #0 eta #2 dortsalak izendatu zitzaizkion Williams taldeari. Hill gazteena zenez, berari tokatu zitzaion #0 eramatea. Urte bat geroago, egoera berdintsuarekin aurkitu zen: bere taldekide Prostek txapelketa irabazi eta 1993 amaieran erretiratu zen. Williamsek Senna fitxatu zuen orduan eta #2 zenbakia beretzat izan zen. Hillek beste urte betez #0 zenbakiaz lastertu zuen.

Hillen 2 1993 & 1994ko Williamsak #0 zenbakiarekin.
Hillen 2 1993 & 1994ko Williamsak #0 zenbakiarekin.

Pilotuek datozen urteetarako aukeratutako zenbakiak:
1 Sebastian Vettel, Red Bull (5 zkia. aukeratu du txapelduna ez denerako)
3 Daniel Ricciardo, Red Bull
44 Lewis Hamilton, Mercedes
6 Nico Rosberg, Mercedes
14 Fernando Alonso, Ferrari
7 Kimi Raikkonen, Ferrari
8 Romain Grosjean, Lotus
13 Pastor Maldonado, Lotus
22 Jenson Button, McLaren
20 Kevin Magnussen, McLaren
27 Nico Hulkenberg, Force India
11 Sergio Perez, Force India
99 Adrian Sutil, Sauber
21 Esteban Gutierrez, Sauber
25 Jean-Eric Vergne, Toro Rosso
26 Daniil Kvyat, Toro Rosso
19 Felipe Massa, Williams
77 Valtteri Bottas, Williams
17 Jules Bianchi, Marussia
4 Max Chilton, Marussia
TBA Caterham
TBA Caterham

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude