Mundumira 2011 Elgetan

Turismo batzordetik egin dugun proposamena onartu dugu Debagoieneko Mankomunitateko Juntan. Herritik herrira ematen ari da pausua Mundumira eta datorren urtean Elgetara egingo du. Erronka haundia da elgetarroi datorkiguna, baina duguna emango dugu ondo irten dadin.

Maiatzak 21 eta 22an munduko kultura desberdinez gozatzeko aukera izango dugu Elgetan. Irailean hasiko gara guztia behar den moduan antolatzeko lanean.

Hamar urte, gure sustraiei helduz

Hamar urte pasa dira eta orduan errotzen ari zen proiektuaren aldarrikapenak inoiz baino gehiago entzuten gara hainbaten ahoetan. Ahaleginak eginda ere, ez dago originala modukorik:


Eskuzabal eta elkarlanerako prest elkar errespetatu eta aitortuta, abanguardiak atzian lagata, inor kanpo laga barik, ezkerretik, independientziarunt… eta atzera pausorik emango ez dogun bermiakin.

Hamar urtian egon garan moduan, gu prest! Inoren zain egon barik, aurrera bidian!

Aurrera historian

Momentu historikoen gainean galdetzen didatenean, bizi eta ezagutu izan ditudanak ekartzen ditut gogora: Anoeta eta su eten iraunkorra. Zoritxarrez, herri honetako erpin guztietako gizon-emakumeontzako zoritxarrez, atzera egin zen bi momentu historiko haietan. Atzera pausorik emango ez den eta onartuko ez den momentu historikoa izan behar da hurrengoa derrigorrean.

Momentu horren zain, badu bere balioa Abertzaleen Batasunakoekin batera Aberri Egunean adostu genuen manifestuak. Gustura ezagutuko nituzke testu honi Batasunak eta EAk zer ekarpen egingo zizkioten.

1.- Akordio politikoaren beharra: erabakitzeko eskubidea. Hankak lurrean ipini eta sozialki
egonkortutako erabaki-esparruetan oinarritua, status autonomiko bakoitzak (Nafarroa, Euskal Autonomia
Erkidegoa eta Iparraldea, bere lurralde elkargoa helburutzat daukalarik) kontsultak deitzeko eta
erabakitzeko eskubidea aitortua izateko gaitasuna izatea.

2.- Giza eskubideak, eskubidea zibilak eta eskubide politikoak. Pertsona guztiak, proiektu guztiak
eta ideia guztiak. Euskal Herriari behin eta berriz
ukatzen zaizkion giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena
eskubide guztien defentsatik abiatuta egiten dugu eta horien urraketa
bakoitzaren aintzinean salaketa erradikala, koherentea eta tinkoa eginez.

3.- Bakea. Euskal Herriak behar du, exijitzen
du eta erabaki du bakean bizitzea. ETA erakundeari eskatzen diogu indarkeriaren
erabiltzeari uzteko erabaki aldebakarrekoa har dezala inolako ordainik eskatu
gabe. Preso politikoentzako amnistia eta
biktima eta kaltetuei kalte-ordaina ematea bakea lortzeko beharrezko oinarriak
dira.

4.- Politika sozial eta ekologikoa krisiari aurre egiteko. Krisiaren ondorio latzenak bizi
dituzten gizarteko sektore ahulenak –etorkinak, gazteak, emazteak, iraupen
luzeko langabetuak- dira gure kezken helburu nagusiak. Gure abertzaletasuna elkartasunean
eta krisi ekonomikoari erantzun soziala ematean oinarritzen dela aldarrikatzen
dugu. Egoera honen erantzuleak, finantzen espekulazio insolidarioak eta
norberekeriak sortutakoa, dira bere ondorioei buru egin beharko dietenak, eta
ez dituzte langileen bizkar gainera jaurti behar.

5.- Euskal Herriaren eraikuntza. Europako gainerateko hizkuntz
ofizialen eta kulturen maila berean jarria, euskararen eta euskal kulturaren
defentsa egiten dugu, eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeak – Iparraldea,
Nafarroa eta EAE- batzeko aldarria egiten dugu, herritarren erabaki askean
oinarrituta.

Mitchell printzipioak

Sei printzipio, seirak hemen:

1.- Gatazka politikoak bide baketsu eta politikoetatik konpondu behar dira.
2.- Talde paramilitarrak desarmatu.
3.- Desarme batzorde batek desarmea egiaztatu ahal izatea.
4.- Indarra erabiltzeari uko egitea, eta norbaitek erabiltzen badu horren aurka agertzea.
5.- Alderdien arteko negoziaketaz lorturikoa bultzatzea eta bakarrik bide demokratiko eta baketsuak erabiltzea adostasunean ez dauden puntuak aldatzeko.
6.- Heriotzak eta zigorrak geldiaraztea.

Atez ate: eman hitza herriari.

Aralar Debagoieneko herri guztietan atez ateko sistema
ipintzearen alde dago. Horrek eskatzen du plangintza estrategikoa
egitea, ekintza plana eta bideragarritasun txostena. Hiru urtean egin
ez dena hiru hilabetean egin gura da eta ez zaigu aukera ona iruditzen.
Herritarren ohiturak egun batetik bestera ezin dira aldatu, gainera
atez atekoarendako kalterako izan daiteke. Usurbilen adibidez, behar
zen denbora hartu zuten gaia behar den moduan landu eta atez atekoa
ganoraz martxan ipintzeko eta pentsatzen dugu Debagoienean gaiari
arduraz heldu nahi badiogu behar den denbora hartu beharra daukagula.
Teknikarien artean ere denerako iritziak daude eta erabakiak ondo
hartzeko guztiak entzun beharra dago.

Aralarren sinesten dugu herritarren parte hartzean eta uste dugu
debagoiendarrekin zabor kudeaketan dauden aukerak aztertu ostean
galdetu egin behar diegula euren iritzia. Informatu eta galdetu. Atez
atekoa defendatzen dut, baina jakin nahi dut zein den elgetarren
iritzia, hitza eman elgetarrei eta berdin gainontzeko herrietan.
Usurbilen ere egin zuten galdeketa eta uste dut Elgetan eta
Debagoienean ere egin beharra dagoela, eta horren arabera eranbakiak
hartu. Hori da herriari hitza ematea.

Presa ez da lagun ona erabakiak ondo hartzeko. Atez atekoa bultzatu
nahi dugu herritarrekin batera eta horrek denbora eskatzen du. Gauzak
ondo egin gura ditugu eta herriari hitza eman, horrek denbora eskatzen
du eta ezinezkoa ikusten dut legealdia bukatu aurretik Elgetan atez
atekoa ipintzea. Hala ere, hurrengo asteetan landuko da gaia gure
udaletxean talde bakoitzak bere iritzia eman dezan. Ondoren etorriko
dira erabakiak herriz herri.

Ikasik euskaraz Lehendakari

Gutxiengo batek Lehendakari moduan ipiñi dosku Patxi Lopez. Euskara “konplikatua” dala esaten daban gizona. Guk danok ordaintzen dotsaguzen euskara eskoletatik, sarrittan, “pira” egiten dabala iñungo lotsa barik diñuana.

Lehendakarixak errespetu gehixau zor dotsa bere herrixan ofizial dan hizkuntzari. Eta gestiño hobia egin bihar leuke diru publikuana, etxetik hasitta.

Ezker abertzale politikoa etorkizunera begira

Estrategia politiko militarrak iraungitze data duen honetan, hamar urte dela hasitako bidea etorkizunera begira ipintzera goaz Urruñan. Inoren kontra eta inoren zain egon gabe, etorkizunera begira ezker abertzale politikoa eraikitzen dihardugunok, bidelagunak ere badatoz, hainbat ardatz argi behar ditugu:

1.- Akordio politikoaren beharra: erabakitzeko eskubidea. Hankak lurrean ipini eta sozialki
egonkortutako erabaki-esparruetan oinarritua, status autonomiko bakoitzak (Nafarroa, Euskal Autonomia
Erkidegoa eta Iparraldea, bere lurralde elkargoa helburutzat daukalarik) kontsultak deitzeko eta
erabakitzeko eskubidea aitortua izateko gaitasuna izatea.

2.- Giza eskubideak, eskubidea zibilak eta eskubide politikoak. Pertsona guztiak, proiektu guztiak
eta ideia guztiak. Euskal Herriari behin eta berriz
ukatzen zaizkion giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena
eskubide guztien defentsatik abiatuta egiten dugu eta horien urraketa
bakoitzaren aintzinean salaketa erradikala, koherentea eta tinkoa eginez.

3.- Bakea. Euskal Herriak behar du, exijitzen
du eta erabaki du bakean bizitzea. ETA erakundeari eskatzen diogu indarkeriaren
erabiltzeari uzteko erabaki aldebakarrekoa har dezala inolako ordainik eskatu
gabe. Preso politikoentzako amnistia eta
biktima eta kaltetuei kalte-ordaina ematea bakea lortzeko beharrezko oinarriak
dira.

4.- Politika sozial eta ekologikoa krisiari aurre egiteko. Krisiaren ondorio latzenak bizi
dituzten gizarteko sektore ahulenak –etorkinak, gazteak, emazteak, iraupen
luzeko langabetuak- dira gure kezken helburu nagusiak. Gure abertzaletasuna elkartasunean
eta krisi ekonomikoari erantzun soziala ematean oinarritzen dela aldarrikatzen
dugu. Egoera honen erantzuleak, finantzen espekulazio insolidarioak eta
norberekeriak sortutakoa, dira bere ondorioei buru egin beharko dietenak, eta
ez dituzte langileen bizkar gainera jaurti behar.

5.- Euskal Herriaren eraikuntza. Europako gainerateko hizkuntz
ofizialen eta kulturen maila berean jarria, euskararen eta euskal kulturaren
defentsa egiten dugu, eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeak – Iparraldea,
Nafarroa eta EAE- batzeko aldarria egiten dugu, herritarren erabaki askean
oinarrituta.

Manifetako adina

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Bi manifestaziñotan parte hartu
neban atzo: Musikeneren aldekuan (30 urtetik gorakuak eskuekin kontatzeko
beste) eta gehiengo sindikalak deittutakuan (30 urtetik beherakuak eskuekin
kontatzeko beste).

Topatu biharko dittugu moduak gaztiak
gerturatzeko, eredu ekonomikua aldatze bidian biharrezkuak dittugu eta.

Aberri Eguna batera

Hamar urte da ezker abertzale zibil eta zabala osatzeko konpromisua hartu giñuanetik. Lagunen bat gogoratuko da ni baino hobeto baina Jarrai, Haika edo Segiko akanpadan kanpiña jaso eta Iruñeara juan biharrian iparraldian bertan egin zan aberri egunera juan giñan lagunok. Eta orduan moduan aurten be, iparraldian, Urruñan, ospatuko dogu, Aberri Eguna Aralar eta ABk, baitta Iratzarriko gaztiek be.

Aberri Egun bezperan egingo dogu ekitaldixa eta bertan aurkeztuko dogu jendartian ezkerreko eta abertzaliok etorkizunera begira dittugun erronkak jasoko dittuan manifestua. Gurako neuke askok bat egitia hausnarketa horretan esaten diranekin eta balio izatia elkarlan barri batzuri ekiteko. Gora ezker abertzale berria! Gora herria!