Txontxongiloak baiginan

“Debekuaren aurrean manifestazioa” pentsatu nuen atzo. Izan ere, zilegi da giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen alde manifestazioa egitea. Ez dena zilegi da 40tik gorako eragile politiko zein sozialen eta ehunka herritarren babesa norberaren interesen arabera erabiltzea.

Elkarlana ulertzeko modu batzuk ez ditut ulertzen. Sasoi berriak eskatzen du aintzinako jarrerak alde batera lagatzea.

9 thoughts on “Txontxongiloak baiginan

  1. Oxel, batzutan ixilik geratzea ere inteligentziaz jokatzea da. Nola idatz dezakezu manifa bizperan, zegoen ilusioa kontutan harturik, halako artikulu ustel bat.
    Hitzegin beharreko mahaian hitzegin honi buruz eta ez plazako altabozak erabili elkarlana zalantzam jartzeko. Mesedez!

  2. garak esan duenari zerbait gaineratuko nioke. Joku hortan sartu nahi baduzu, aztertu goienkariak zuen mesedetan idatzi duen titularren inguruan. Editoriala ez da ideologia batekoa baina kotarroa mugitzen duena?????

  3. Ez dut ezagutzen dena ondo egiten duenik. Nik behintzat hanka sartzen dut, batzutan gaiƱera. Urtarrilean txalotzekoa izan zen eragileon artean jarduteko modua. Horren islada hedabideetan beste kontu bat da.

    Ez daukat anonimoei erantzuteko ohiturarik, baina gauza bat argitzearren ez dut nik editorialik irakurri goienkarian. Herri aldizkariena da Goienkaria eta horrela jarraitzea gura nuke, zabala izaten, zabala eta euskalduna. Euskal Herriko hainbat txokotan Hitzak egiten duten moduan.

  4. Independentistak gara bai.

    Hausnarketa sakona da, heldu eskutik eta guazen jauzi egitea independentziara esatea. Nola egingo dugu bide hori, hortxe gakoa. Onartuko ditugu erabaki esparru desberdinak? Errespetatuko dugu bakoitzaren erritmoa?
    Proposamen zehatza egina die Aralarrek eragile desberdinei. Helduko diogu erabakitze eskubidearen inguruan gehiengo zabal bat batzeko aukerari? Erantzuna, independentzia.

Utzi erantzuna Gorri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude