Beti galdu

“Eztabaidatu gura duzuena, erabakia hartzen dugunean denok gure ostean etorri beharko duzue eta” hori izan daiteke atzo erakundeak emandako agiriaren laburpena. Militarrek erabakia hartuta dutela ere ematen du.

Denok ez gaude erakundea jarraitzeko prest, batzuk aspaldi eman genuen pausua bakarrik borroka politikotik ekiteko. Norberak hartu behar du erabakia: estrategia politiko-militarra atzean laga eta estrategia politikoari ekin. Eta erabakiak hartu ezean, galdu. Beti galdu.

4 erantzun “Beti galdu” bidalketan

  1. Ez nekien, aspaldi, estrategia politiko-militarrean ibilitakoa zinenik.Egia ote?

    Espainiar Gerra ministrariaren iritzi bera izatea, Militarrek erabakia hartuta dutela alegia, politikotik gutxi dauka eta militarretik asko baina tira, norbera libre da nahi duen estrategia politiko-militarrarekin lerratzeko.

  2. Hori bada zuk igandean argitaratutako agiriaren gainean egiten duzun laburpena, edo apurtxo bat motza zara eta ez zenuen ezer ulertu, edo guztiz espainola zara. Beste aukera posible bat da euskararekin arazoak edukitzea.
    Beste gauzatxo bat: agiriaren laburpenera egindako link-ean, larunbateko berria-ko orrira egin duzu. Agiriaren aurrerapen motz horretatik egingo zenuen agian zure laburpen “interesatua”. Ez dut entzun Aralarrek zure laburpen berdina egin duenik. Badirudi moncloatik gertuago lerrokatzen zarela azkenaldian motel…

  3. aupa Oxel.
    elgetako alkate bezala,bando bat atera beharko zenuke.”herritarrok,hau da zuen alkateak ETA k argitaratutako komunikatuaren egiten duen laburpena: ….”
    ezetz egin.
    ez dakit zergatik baina audientzia nazionaleko Angela Murillo gogorarazi nauzu.
    “que muera la inteligencia” oihukatzea bakarrik falta zaizu.
    segi horrela, aurki lehendakaria izango zara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude